jueves, 17 de noviembre de 2011

Vueling konpainia Hondarribiko aireportuan lan egiten hasiko da martxotik aurrera

Hondarribiako aireportuak Bartzelonarako hegaldiak izango ditu 40 eurotan
Unai OIARTZUN
Datorren urteko martxotik aurrera Vueling low cost konpainiak hegaldiak eskainiko ditu Hondarribiko aireportutik. Asteartean jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburuak. Konpainiak egunean hegaldi bat eskainiko du Bartzelonara, eta bertatik Europako hainbat hiriburutara egin ahalko da konexioa, Paris, Mosku, Amsterdam edo Erroma besteak beste. Bidaia hauek txartel bakar batez eta behin bakarrik fakturatuta egin ahalko dira.
Azken urteotan EAEko aireportuek beherakada nabarmena jasan dute bidaiariei dagokionez, eta honakoa bezalako ekimenen bidez Garraio departamentuak aireportuen erabilpena sustatu nahi du.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Donostiako talasoterapian gas-ihes toxikoa izan da

  • 70 bat langile eta bezero artatu behar izan dituzte
  • Ihes toxikoa lixiba eta kloroa nahasteagatik sortu da
Matixa OTEIZA

Goizeko 8:30ak aldera Donostiako LaPerla talasoterapia zentruan gas-ihes toxikoa izan da. Ihesaren ondorioz Ertzaintzak eta suhiltzaileak talasoterapiako eta ondoko lokaletan zegoen jendea kalera atera behar izan dute.

Larrialdietarako osasun zerbitzuek 70 bat lagun artatu behar izan dituzte. Haietariko hamalau anbulantzietan osasun zentruetara eraman dituzte arnasketa arazoengatik. Osakidetzak esan duenez inor ez dago egoera larrian. Egoera bere onera etorri arte, La Perla inguruko kaleetatik pasatzea galarazi du Ertzaintzak pozoinketa posibleak ekiditzeko. Jada egoera bere onera itzuli da zentrura eta bere inguruetara, baina hiru pertsonek hospitalean jarraitzen dute.
    


lunes, 14 de noviembre de 2011

Gizon batek labankadaz pertsona bat hil eta beste sei zauritu ditu Bilbon

Erasotzaileak 65 urteko Kepa Mallea Santutxuko metro irteera inguruan  hil du. Zaurituetako hiru egoera larrian daude hospitalean.

Matixa Oteiza

Erasotzaileak  Bilboko Santutxu auzoan 65 urteko gizon bat labankadaz hil eta beste sei pertsona zauritu ditu  herritarrak geldiarazi eta ertzaintzak atxilotu aurretik.

Erasoa goizeko 9:45etan izan da Santutxuko metro irteera inguruan. Hildakoa Karmelo ikastolako irakasle ohia Kepa Mallea da eta zaurituak 20 eta 53 urteen arteko lau emakume eta hiru gizon dira.  Horietako hiru egoera larrian daude. Lekuko batzuek aipatu dutenez, "nire familia hil dute, eta orain nik guztiok hilko zaituztet" ohiukatzen ibili da hiltzailea.

    Oraindik ez daude argi gerkariaren arrazoiak, baina  erasotzailea B.A.K. iraniar jatorriko 31 urteko gizona  dela esan du Ertzaintzak.  Biktimei elkartasuna erakusteko kontzentrazioa antolatu du Bilboko udalak.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Tartak bota dizkiote Barcinari

AHTaren aurkako ekintzaile batzuk jaurti dizkiote tartak Nafarroako Gobernuko lehendakariari
                   Matixa OTEIZA


Okzitaniako Tolosan ospatzen ari zen Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) antolatutako ekitaldi batean tartak  bota dizkiote Nafarroako Gobernuko lehendakaria Yolanda Barcinari.


     Mugitu! AHT gelditzeko plataformako kide batzuk izan dira ekintza horren egileak . Hauek AHTaren aurkako kartelekin igo dira oholtzaren gainera eta ekintzaren zergatia adierazten duten panfletoak jaurti dituzte. Bitartean, mugimenduko beste kide batzuk hiru tarta bota dizkiote Barcinari, eta tarta batek buruan jo dio.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Bi pertsona zauritu dira Irungo etxe batek sua hartzean

Sutean kea arnasteagatik zaurituetako bat Bidasoa ospitalera eraman behar izan dute

Matixa OTEIZA

Irungo Luis de Uranzu kaleko pisu bateko bosgarren solairuan sua piztu da goizeko 02:15 inguruan eta bi pertsona zauritu dira. Arriskua kontutan hartuta, suhiltzaileek bosgarren eta seigarren solairuko bizilagunak aterarazi dituzte.

     Kea arnasteagatik zauritu diren pertsonetako bat, 60 urteko gizona, Bidasoa ospitalera eraman behar izan dute eta bestea anbulantzian bertan artatu dute. Gainontzeko bizilagunak sua itzal bezain azkar beren etxeetara itzuli ahal izan dira. Poliziak oraindik ez daki zein izan den sutearen arrazoia, baina ikertzen dihardu.

 

Homizidioaren biktima

Kolonbiar baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak Berroztegietan
Unai OIARTZUN
25 urteko mutil bat hilda topatu zuten ostiralean Berroztegietan, Araban. Ertzaintzaren arabera hildakoa homizidioaren biktima izan da. Gorpua errepidean zegoen, bidean gurutzatutako auto baten ondoan. Ertzaintzak Europa Press-i azaldu dioenez indarkeria arrastoak ditu gorpuak, eta ikerketari ekin dio berehala.
Gaueko bederatziak aldera aurkitu zuten Gasteiz eta Zaldiarango gainaren arteko A-3102 karreteran, Berroztegieta inguruan. 25 urte zituen biktimak, Kolonbian jaioa zen, eta Gasteizen bizi zen.

martes, 1 de noviembre de 2011

Etorkinei kontratu faltsuak sinatzen zizkien enpresarioa atxilotu du Ertzaintzak Bilbon

Herrizaingo Sailaren arabera, estatuan zuten egoera arautzearren 1.500 euro eskatzen zizkien bere langileei

Janire PEREZ

Etorkinei kontratu faltsuak sinatzen zizkien 61 urteko enpresarioa atxilotu du Ertzaintzak Bilbon. Ia 1.500 euro eskatzen zizkien enpresarioak etorkinei Espainian zuten egoera arautzeko. Kontratua faltsua zela konturatzean, irailean etorkin batek jarri zuen bere kontrako salaketa, maula egiteagatik. Salatzaileak dionaren arabera, existitzen ez zen eraikuntza enpresa baterako kontratatu zuen maula egileak.

Ertzainak dagoeneko enpresarioaren taktika badaki. Ipar Afrika eta Senegaleko etorkinekin bereziki jartzen zen harremanetan eta euren egoera arautzeko hitza ematen zien, tramite guztiekin hasi baino lehen 1.500 euro inguru eskatuz. Ondoren, eraikuntza arloko enpresetan kontratuak egiten zizkien, Ertzainaren arabera, existitzen ez ziren enpresekin.

Hego Ameriketako etorkinei egingo zizkien kontratu faltsuak ere aurkitu ditu euskal poliziak eta maula gehiagoren berri izatearen zain dago oraindik. Enpresarioa epailearen aurrean eramateko itxaroten dago.