lunes, 31 de octubre de 2011

76 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean hamabi lapurketa egiteagatik

E.R.P. nafartarra bere bizitzan zehar 84 aldiz atxilotu dute eta 18 aldiz egon da kartzelan


Matixa OTEIZA

Lizarraldeko 76 urteko gizona E.R.P. Iruñean atxilotu dute indarkeria lapurketa bat leporatuta. Hala ere, Iruñea inguruan beste hamabi lapurketa egitea egozten zaizkio abuztua eta urria artean. Poliziak esan duenez, penintsula guztian ezaguna zen bere atxiloketa eta auzitegi erreklamo ugariengatik.

     Atxiloketaren momentuan E.R.P.-k linterna bat, kortxo-kentzekoa eta bihurkina bezalako tresnak zituen gainean, baita 200 euro ere. Polizia Nazionalak aipatu du gizon honek mota guztietako establezimenduak lapurtzen zituela, ile apaindegiak, dendak, kuxa erregistratzaileak, etab.

Abian da Irungo Mendiexporen VII edizioa

Igandetik asteartera bisitatu daiteke Ficoba erakustazokan
Unai OIARTZUN
Igandean zabaldu zen Mendiexpo Outdoor Experience azoka. Mendiaren munduarekin lotutako 32 stand eta beste hainbat jarduera izango dira asteartea bitarte, Irungo Ficoba erakustazokako 2 eta 3 pabilioietan.
Haurrek tirolinan, eskaladan edo rappel-ean jardun ahal izango dute, eta helduentzat hitzaldiak edo bigarren eskuko azoka txikiak izango dira. Horietan mendiarekin lotutako edozein material lortu ahal izango dute prezio erakargarrietan. Gainera Banff-eko Mendi-Zine lehiaketako filmak emango dira, Ficobako areto nagusian.
Sarrerek 4 euro balio dituzte bisitari orokorrentzat, eta 3 euro kirol elkarteren bateko bazkide direnentzat.
http://www.diariovasco.com/v/20111031/al-dia-local/mucho-montana-20111031.html

domingo, 30 de octubre de 2011

Aurtengo urrian ez da perretxikorik izan Bizkaian

Hilean izandako udako eguraldia eta euri eskasak perretxiko eta onddoen agerpena atzeratu dituzte
Janire PEREZ

Udazkena hasi eta aurtengo urrian ez da perretxikorik hasi Bizkaiko basoetan. Mikologian zaleak direnak desesperatzen hasiak dira, azaroan egingo diren onddoen erakusketan erakusteko alerik ez dituztelako. Urrian zehar izandako eguraldi epea eta eguzkitsuak onddoen agerpena galarazi du eta prezipitazio urriek perretxikoek hasteko behar duten hezetasuna ez egotea erakarri du.


Hilean egondako agorraldiak eta hego haizeek udazken garai honetan normalean izaten diren espezieak ez egotea eragin du. Hainbat tokitako perretxiko erakusketak atzeratu behar izan dituzte eta beste batzuetan, zain jarraitzen dute.




Informazio gehiago nahi izatekotan klik egin hurrengo helbidean: http://deia.com/2011/10/30/bizkaia/las-setas-brillan-por-su-ausencia-en-bizkaia

Oka ibaiaren goi-padura egokitzeko lanak hastear daude

Zenbait fasetan banatuko dira lanak, baina oraindik ez dago zehaztuta noiz bukatuko diren

Janire PEREZ

Oka ibaiaren goi-padura (Gernika-Lumo, Arratzu, Kortezubi, Forua eta Murueta) egokituko du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailak. Lanak gutxi barru hasiko dira, eta egokitzapena fase ezberdinetan egingo dute. Egokitzapena zenbait fasetan egingo dute eta, beraz,ez da oraindik zehaztu noiz bukatuko diren lanak.


 Urdaibaiko ingurumen eta kultura ondarea berreskuratzea, eta mundura zabaltzea dira proiektuaren helburuak eta ingurumen hezkuntza eta ikerkuntza bultzatuko dituztela uste du Pilar Unzalu Ingurumen saileko buruak.




Lehenengo fasean, Foruan eta ibaiaren eskubialdeko herrietan hasiko dira lanak., zenbait basabide egokituko dituzte, eta ingurumen hezkuntza sustatzeko kartelak ere jarriko dituzte.

Barcinari tartak botatzeagatik atxilotutako hiru mutiak askatu dituzte

Gorka Ovejero, Ibon Garcia eta Julio Villanueva aske geratu dira, baina Espainako Auzitegi Nazionalaren aurrean agertu beharko dira
                   Matixa OTEIZA

Toulousen Barcinari tartak botatzea leporatuta Gorka Ovejero, Ibon Garcia eta Julio Villanueva atxiltuak izan ziren. Orain, Nafarroako foruzainek aske utzi dituzte, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak deitu egingo ditu.
     Hirurak "autoritatearen aurkako atentatu batengatik" salatuak izan dira, Nafarroako lehendakaria Yolanda Barcinari hiru tarta burura botatzeagatik. Mutil hauek, Mugitu! desodebentzia mugimenduaren izenean, bere gain hartu zuten Barcinaren aurkako ekintza, AHTaren egitasmoa salatzeko. 

jueves, 27 de octubre de 2011

Jose Miguel Agirrebeña: “den-dena galdu dugu”

Sutea izan da Arrasateko etxebizitza batean
Unai OIARTZUN
Etxebizitza bat kiskali da gaur Arrasaten, telebistan sortutako sute baten ondorioz. Arratsaldeko bostak aldera, Jose Miguel Agirrebeña, 71 urtekoa, telebista ikusten zegoen. “Atzealdetik kea ateratzen hasi da” azaldu du Agirrebeñak.  Maria Julia Zabala emaztea, 67 urtekoa, deitu du berehala, eta biek etxetik ateratzeko denbora eduki dute bakarrik. Bikotearen semea etxetik kanpo zegoen ezbeharraren momentuan. Jose Miguel Agirrebeña: “Den-dena galdu dugu”.
Bizilagun batzuk laguntzera hurbildu dira, eta gaua pasatzeko tokia lortu diote bikoteari. Bitartean Zubillaga parkeko suhiltzaileek sutea itzali dute.
http://www.diariovasco.com/20111027/local/incendio-originado-tele-calcina-201110271939.html

domingo, 23 de octubre de 2011

Magisteritzako fakultate berriak arazoak sortu ditu garraioan eta jantokietan

Leioako kanpuseko fakultateak Arangoiti auzoko eraikina ordezkatu du
Unai OIARTZUN
Leioako kanpuseko gradu berrien ikasle kopuru handiak arazoak sortu ditu garraioan, aparkalekuetan eta jantokietan. 2011-2012 ikasturte honetan Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak fakultatea estreinatu du Leioan, aurten matrikulatutako 2.085 ikaslerekin. Gainera EHUk Fisioterapia graduko 60 plaza berri eskaini ditu Leioako medikuntzako fakultatean.
Ikasle berrien kopurua garraiobideetan somatu da lehengo. Josu Sanjurjo, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikaslea: “Jende sobera dago autobusetan. Gehiago jarri behar lituzkete”. Kanpusera iristeko beste garraio ohikoena autoa da, baina arazoa aparkatzerako orduan etortzen da. Fakultate bereko Miguel Aizpuruk azaldu du goizeko bederatzietatik ez dagoela aparkatzeko tokirik. “Batzuetan kiroldegian ere aparkatu behar izan dut” dio Miguelek.
Beste une kritiko bat bazkalordua izaten da. Medikuntzako Uxue Estomba ikasleak azaldu du kafetegian ez dagoela esertzeko tokirik, eta Ostalaritza Eskolako jantokia ere azkar betetzen dela.
Hala ere eragin guztia ez omen da txarra. Nerea Oronoz, Arte Ederretako ikaslea: “Ikasle giro gehiago dago. Gustora egoten da hainbeste gazteren artean”.
 

Goitik beherako eraldaketa jaso du eitb.com webguneak

Iñigo Herce eitb.com webgunearen arduraduna EHUn izan da eta webgune berria aurkeztu du, izan dituen aldaketak erakutsiz

Janire PEREZ

Proiektu sakona izan da birmoldaketa, orain dela urte bat hasi zena. Hedabideak erabiltzaileen iritziak kontuan izanda, webguneko edukia murriztu eta ikus entzunezkoei eman diete lehentasuna.


2008an sortutako webgunea iraila hasieran aldatu zuen euskal hedabideak. Hasierako webguneak zituen gabeziak eta akatsak konpondu eta honetan, ikus entzunezkoaren alde egin dute apustu, taldearen indar gunea delakoan. Dena den, gaurkotasuna da punturik garrantzitsuena webgunean eta horretarako bi editore eta 80 langile dituzte, azken momentuan gertatzen denaren berri emateko. Webgunea eleanitza da, hots, euskaraz, gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez dago. Azken bi hauek erredakzio propioa ere badute, nahiz eta persona gutxikoak izan.



Hilabetean 12 milioi orrialde ikusi baino gutxiago dituzten atarien kategorian urrezko domina lortu zuen euskal webguneak orain dela gutxi, “ Premios ÑH, Lo Mejor del Diseño Periodístico España&Portugal2011” sarietan. Informazio osagarrirako http://www.eitb.com/eu/albisteak/osoa/749857/eitbcom-ondoen-diseinatutako-webgunea-espainian-eta-portugalen/ webgunea bisitatu.



                                           Webgunearen menu nagusia

Manifestaldi jendetsua konponbideari bultzada bat emateko Bilbon

“Euskal Herriak konponbidea nahi du” lelopean 49.000 pertsona inguru elkartu dira Gernikako Akordioak deitutako protestan

Matixa OTEIZA

Bilbon mobilizazio indartsua eman da bake prozesuari eta normalizazio politikoari bultzada bat emateko. Gernikako akordioa sinatu zuten agente politiko, sozial eta sindikalek antolatutako deialdira 49.000 pertsona inguru hurbildu dira.

Manifestaldian zeuden milaka eta milaka herritarrek gogoak, irrika eta ilusioa erakutsi zuten “Euskal Herriak konponbidea nahi du” lelopean aurrera egin ahala. Bidearen hasieratik independentziaren eta euskal preso eta iheslarien aldeko oihuak zabaldu ziren ahotik ahora. Hitzordura ezker abertzaleko militanteak, Ea, Alternatiba eta Aralar-eko kideak, eta hainbat sindikatutako (LAB,CCOO, etab.) ordezkariak azaldu dira beste hainbat aurpegi ezagunen artean. Argi geratu da gero eta euskal herritar gehiagok gatazkaren konponbidea aldarrikatzen dutela.

sábado, 22 de octubre de 2011

#AgurETA "trending topic"-a izan da Twitterren

ETAren borroka armatuaren amaierak sortutako sentimenduak sare sozialetan adierazi ditu jendeak
Matixa OTEIZA
ETAk bere borroka armatuaren amaiera jakinarazteko komunikatua zabaldu duenetik Euskal Herrian eta Espainian momentuko gairik garrantzitsuena bilakatu da, eta munduan aipatuenetarikoa ere bai. Hau sare sozialetara ere zabaldu da, #AgurETA “trending topic” mundiala bihurtuz Twitterren.
            Sentimendu bikoitza da nagusi jendearen adierazpenetan; alde batetik poza, baina bestetik mesfidantza. Euskal gizarteak aspalditik eskatutako aldaketa da, twitt gehienek ere hori erakutsi dute. Honako hau izan da komunikabideetan errepikatuenetariko bat: @annacpelaez: #agurETA Mi hija sabrá que fue ETA por los libros de historia y no por los telediarios. Agur betirako ETA!
            Euskal gizartearen ahotsak indarra hartu du Twitterren eta bere iritzi propioa argi uzten saiatu dira Euskal Herritarrak. Hemen dugu horren adibide bat: @io_oteiza: Egun handia euskaldunontzat, badirudi ez hain ona bertze batzuentzat. Orain dugu aukera Euskal Herri aske bat sortzeko. #agurETA.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Sei lagun zauritu dira autobus eta auto baten talka baten ondorioz Zorrotzan

Autoa bere karriletik atera eta alde batetik eman dio kolpea Basurto noranzkoan zihoan Bizkaibusari
Janire PEREZ

 
Autobus batek eta auto batek talka egin dute  A-8an eta sei zauritu gertatu dira. Istripua Basurtoko noranzkoan jazo zen atzo gauean. Arrazoiak oraindik argitu behar dira baina, dirudienez, kotxea kontrako eskutik sartu zen N-634 errepidean eta parez pare jo zuen autobusarekin.

Gaueko hamar t’erdiak inguruan gertatu zen ezbeharra Zorrotzako Montevideo etorbidean. Volkswagen Golf markako autoa Bilbao – Barakaldo lineako autobusarekin egin zuen talka biribilgune batetik gertu. Autobusak bere azkenengo ibilbidea egiten ari zen eta hiru bidaiari baino ez zeraman.
 
Suhiltzaileak autoko gidaria atera behar izan zuten kotxean harrapatuta geratu baitzen. Bi zauritu Gurutzetako ospitalera eraman zituzten eta gainerakoak Basurtora.
 

Informazio gehiago:

martes, 18 de octubre de 2011

Gizonezko bat hil da Zumaiako hondartzan

Surflari talde batek erreskatatu ondoren zendu da
Unai OIARTZUN
Gizonezko bat hil da duela bi ordu eskas Zumaiako hondartzan, surflari talde batek itsasotik erreskatatu ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, korronteak Itsaso barrura eraman du emakume batekin batera. Surflari talde batek uretatik atera ditu, baina hondartzan zela gizokezkoak bihotzekoa izan du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta han zartatu duten arren, gizonezkoa hil egin da.
Herrizaingo Sailak ez du bikotearen daturik eman, baina baieztatu du EAEko biztanleak direla.

jueves, 13 de octubre de 2011

Menéame berri zabaltzaile nagusienetarikoa bilakatu da

Ikea efektua bilatzen dute hedabide digital eta blog guztiek, behin sartuta irakurleek irteera non dagoen argi ez izatea

Matixa OTEIZA

Gaur egun berri agentziak dira hedabideetara berriak zabaltzen dituzten erraldoiak, baina Menéame deituriko gaztelaniazko blogak gero eta garrantzi handiagoa hartzen hari du. Estatuko eta Euskal Herriko hedabide gehienek beren berriak idazterako orduan blog honetara jotzen dute, bertan islatzen baita jendeari gehien  interesatzen zaiona.

Ikea efektua bilatzen dute hedabide digital guztiek, eta hain zuzen ere Menéame-k efektu hori sortzea lortzen du, albiste batek beste batera eramaten baitzaitu bozkatuenak erakutsiz. Izan ere, bozka daitezkeen albisteak bidaltzen ditu jendeak, eta boto gehien dituzten albisteak azalera pasatzen dira. Webgune hau Digg.com ideia berean oinarrituta dago, funtzio berdintsua duen ingelesezko ataria, baina kontzeptu propioak garatzen joan da. Bestalde, Meneame.net eta Digg.com webguneetan oinarritutako euskara hutsezko egitasmoa ere badugu: Zabaldu.com.

Agerian eraman beharko dute zenbaki profesionala Ertzainek

Aralarrek ekimena aurkeztu eta Eusko Legebiltzarrak onartu egin du
Unai OIARTZUN
Aho batez onartu du Eusko Legebiltzarrak Ertzainek zenbaki profesionala agerian eramateko ekimena. “Gardentasuna” eta “herritarren eta ertzainen segurtasuna” babestea zen helburua, eta Herrizaingo Batzordeak alde bozkatu du.
“Manifestazioetan gertatzen diren istiluak direla eta, askotan auzibidera jo behar izaten da. Hori gertatzen denean, baina, ertzaina identifikatzeko modurik ez dagoenean, salaketak artxibatu egiten dira” azaldu du Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak. Hori kontuan izanik eta beste leku batzuetako poliziek identifikazio zenbakiak agerian dituztela ikusita proposamena aurkeztu zuten.
Ekimenak ertzaina zenbaki profesionala uniformean bistan eramatera behartzen du.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Beasaineko gaztea hil da Txindokiko amildegi batetik behera jauzterakoan

Erreskate taldeek zaila izan dute mendizalea zegoen tokira ailegatzeko, eguraldia zela eta
Janire PEREZ
Beasaingo mendizalea zendu da Txindoki mendian. 23 urteko gaztea amildegi batetik behera jauzi da eguerdi aldera. Lekuko batek larrialdi zerbitzuak deitu ditu eta hara abiatu dira Ertzaintzako patruila bat, suhiltzaileak eta anbulantzia bat, baina ezin izan dira gazte mendizalearengana heldu.

Ertzaintzako helikopteroa mugitzen saiatu dira baina lainoa zela eta ezin izan du gazte zegoen lekuraino heldu. Azkenean Guardia Zibilaren helikopteroak lortu du mendizalea zegoen tokiraino heltzea, eta bertan mediku batek zegoeneko hilda zegoela adierazi du.

Gorpua Iruñeara eraman dute, baina Gipuzkoara itzuliko dute eta Donostian egingo diote autopsia.







Informazio gehiagorako jo:


lunes, 10 de octubre de 2011

Balorazio ona jaso du Donostiako Udalak bere lehen ehun egunetan

Aztiker enpresak egindako inkesta Twitter sarean eskegi du Udalak
Unai OIARTZUN
Donostiako Udalak balorazio ona jaso du egindako azken inkestaren arabera. Aztiker enpresak egin du, eta bertan hiritarrek Gobernuaren lehendabiziko ehun egunei eman dieten balorazioa azaltzen da. Emaitzen arabera, hiritarrek uste dute Gobernua normalizazio politikoaren alde ari dela.
          Beste hainbat gairen artean, hiritarrek adierazi dute Udal Gobernuak auzoen iritzia entzuten dutela. Arlo honetan Udalak “Auzo eta Herriak Donostia Indartzen” proiektua martxan jarri du, auzoz-auzo herritarren partaidetza bultzatzeko asmoz. Twitterren jakinarazitakoaren arabera, atzo Etxarriene Auzo Etxean izan zen arratsaldeko zazpiretan.


Berrikuntza eta gestio masterra hasi dute Basque Culinary Centerren

Masterraren inaugurazioan Miramar jatetxeko Paco Pérez izan da hitzaldia ematen
Janire PEREZ

Mondragon Unibertsitatearen titulua den berrikuntza eta gestio masterrari hasiera eman diote Basque Culinary Centerren.  Master horretan jatetxe bat zelan eraman irakatsiko zaie ikasleei, arrakasta eta iraunkortasuna lor ditzaten. Sukaldari gazteek jatetxe bat gestionatzeko gaitasunak lortu beharko dituzte ikasgai honetan, izan ere, sukaldaritzaz gain, gestioaz ere jakin beharko dute etorkizunean izango diren profesionalek.




Masterraren hasiera ematean, Gironan dagoen Miramar jatetxeko sukaldaria eta Bartzelonan dagoen HOTEL ARTSeko Enoteca jatetxeko sormen chef-a den Paco Pérez egon da eta sukaldaritzaz eta berrikuntzaz mintzatu zaie zentroko ikasleei. Basque Culinary Centerrek bera entzutea atsegin handikoa izan dela adierazi du twitterren bidez.




Informazio gehiagorako jo: http://www.bculinary.com

Kukullaga Goikoa baserriaren desjabetzea geldiarazi da

EHNEk eta Berangoko Udalak akordioa lortu dute Kukullagaren mailegu ematearekin eta baserritarrak bertan bizitzen jarraituko dute
Matixa OTEIZA


Berangoko Kukullaga Goikoa baserrian bizi den bikoteak bertan jarraituko du bizitzen, ez baita desjabetzerik egongo. Bizkaiko EHNEko abokatuak eta Berangoko Udaleko hainbat kolektibo sozial mailegu emailearekin akordio batera iritsi dira eta desjabetzea bertan behera geratu da.
       Epaitegiak, 82 eta 76 urteko bikotearen bizi egoera kontutan hartuta, desjabetzea geldiarazteko erabakia hartu du. Izan ere, baserritarretako bat ohean oso gaixorik dago eta bertan dagoen ganadua kanporatzeko prozedura ez da behar bezala jarraitu. Bikotea 25.900 euroko zor batengatik Kukullagatik botako zutela ikustean hainbat herritar eta elkarte desberdin mobilizatu egin dira hori gerta ez zedin, eta azkenean nahi zutena gertatu da.

domingo, 9 de octubre de 2011

Abanto Zierbenako Burdin Jaia bukatzear dago

Enkarterrietako VII. Burdin Jaia hasi zen herenegun eta aurten euririk egiten ez badu, inoiz baino bisitari gehiago izango ditu


Janire PEREZ

Aspaldi urtero ospatzen den jaia, aurten urriaren 7, 8 eta 9an izan da.  Oso aurreikuspen onak izan ditu eta aurtengo jaiak izan duen jendetza kontuan hartuta, aurreikuspenak bete direla esan daiteke,izan ere, Gallarta kotxez bete da asteburu honetan, nahiz eta eguraldia oso ona ez den izan.

Orain dela bi egun hasi zen jaia ohorezko aurresku batekin eta hiru egun daramatzate Abanto Zierbena inguruan jaietan. Txikientzako tailerrak jarri dituzte eta hainbat lehiaketa ere gauzatu dira. Azken eguneko arratsaldeko ordu bietan bazkari tradizionala egiteko zen.

Horrez gain, hainbat erakustaldi egon dira Gallartan, non animaliak zein 80.hamarkadako burdin herramintak erakutsi dituzten. Meatzaritza museoa ere jende asko bisitatu du jendeak.




Durangon eta Basaurin San Faustoko jaiak hasi dira

Urteko azkenengo jaiak izango dira San Faustoak eta bederatzi egun iraungo dute

Janire PEREZ

Durangon larunbat arratsaldeko ordu batetan eman zen txupinazoa, Basaurin, aldiz, igande goizeko bederatzietan. Biak bederatzi egunez egongo dira jaietan, urteko azkenak izango direnak.

Herrietako tabernak prest daude bilduko den jendetza hartzeko eta Durangon zein Basaurin hainbat ekitaldi, kontzertu eta lehiaketa egongo dira.
Basaurin urteetan egon den txupinazorik lasaiena izan da, langabezia dela eta protesta egiten zuen pankarta baten bat zegoelarik.  Basauriar asko joan da baserritarrez jantzita txupinazoa ikustera.



Durangon  herriko Patxikotxu panpina Santa Anako arku historikoan jarri dute aurten ere urtero bezala. 2011ko txupineroak Durangoko orfeoiko partaideak izan dira eta pregoia Félix Arkarazo elkarteko presidenteak eman du.

Herrietako Egitarauak: 

Durango:


Basque Culinary Center-eko lehen ikasleek kurtsoa hasi dute

Goi-mailako sukaldaritza ikasketak eskaintzen dituen lehen unibertsitatea da Mondragon
Matixa OTEIZA


Basque Culinary Center-ek (BCC) bere ateak lehenengo aldiz ireki ditu eta 56 ikaslek izan dute aukera bertan sartzeko. Ikasle horietatik 23 Euskal Herrikoak dira, 27 Espainiakoak eta sei atzerrikoak (Mexiko, Kolonbia, Txina, Frantzia, Errumania eta Venezuela). Otsailean beste hamalau ikasle gehituko dira, sukaldaritza eskola desberdinetatik datozenak. Horrela, 70 gaztek osatuko dute BCCko ikasle taldea.


       Mondragon Unibertsitateko fakultate berri honetan Gastronomia eta Sukaldaritza Artean gradua eskaintzen dira, baina horrez gain hainbat master eta espezialitate egiteko aukera ere emango da. Titulatu berriek ondorengo arloetan garatu ahal izango dute beraien lana: Sukaldeburua, Jatetxe kudeatzailea, Jatetxeetako zerbitzu eta bezero-arretako zuzendaria, elikagai enpresetan Elikagaien ekoizpen zuzendaria, Nekazaritzako elikagaien arloko eta elikagaien industriako teknikari ikertzailea, Aholkulari gastronomikoa, Gastronomia ekimen berrietarako aholkulari eta sustatzailea, Komunikazioko teknikari arduraduna, etab.

jueves, 6 de octubre de 2011

Kukutzaren aurkako biolentzia poliziala erakusten duen bideoa zabaldu dute interneten

Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxearen aurkako eraso polizialak hainbat atxilotu eta zauritu utzi zituen
                                                           Matixa OTEIZA

Irailaren 23an milaka eta milaka pertsona bildu ziren Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxearen aurrean bere eraispena ekiditeko. Eraso polizialak atxilotu eta zauritu ugari utzi zituen, eta momentu horietan bizitu zen biolentzia salatzen duen bideoa zabaldu dute YouTuben.

        Irudietan Bilboko alkatea Iñaki Azkunaren hitzak eta manifestatzaileen aurkako poliziaren kargak nahasten dira egun horietako gertakarien kronika kritikoa osatuz. Ertzainak gomazko pilotak eta gas negar-eragilea botatzen ikus daitezke eta jendea zaurituta, kolpeetaz ihesi. Jendearen oihuen artean "kukutzatik ez dira pasako" edo "vienen a cargar" (kargatzera datozte) entzun daiteke, baina txistuak, bozinak eta tiro hotsak dira nagusi.

        Bi aste pasa dira Kukutza bota zutenetik, baina protestak eta manifestazioak bizirik diraute. Bideoa milaka pertsonek ikusi dute jada, baina bisitak gora doaz.



Alloko alkatea hil da bihotzekoak jota

Udaletxeko bulegoan lanean ari zela hil zen atzo
Unai OIARTZUN
Fernando Sainz Aldaba, 52 urteko gizonezkoa, hil zen atzo, udaletxeko bulegoan lanean ari zela. Allo siempre Allo talde independenteko kidea zen, eta bere bigarren legealdia zuen Nafarroako herriko alkatetzan.
Alloko udaletxetik azaldu dutenez ondoezik sentitu eta zorabiatu ondoren hil egin zen udaletxeko bulegoan bertan. Ezbeharraren ondoren udaletxeko plenoak doluko hiru egun dekretatu ditu.  Momentuz eta behin-behinean, herriko alkatetza Maria Angeles González alkateordearen eskutan geldituko da.
Fernando Sainz Aldabaren hileta gaur, urriak 6 osteguna, izango da herrian, arratsaldeko seiretan.
Informazio gehiagorako:
http://www.gara.net/azkenak/10/295276/eu/Muere-alcalde-Allo-mientras-trabajaba-su-despacho