Mostrando entradas con la etiqueta ertzaintza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ertzaintza. Mostrar todas las entradas

viernes, 25 de noviembre de 2011

Sastatuta hil da gizon bat Portugaleten

Erailda txinatarra zen eta Portugaleteko alkateak esan duenez, garbiketa kontua izan liteke
Janire PEREZ

Portugaleten sastatuta hil da berrogeita zazpiko gizon txinatar bat. Goizaldean gertatu da ezbeharra, 01:00 inguruan, Portugaleteko Abaro kalean. Ertzainak hildakoaren etxean zeuden lau pertsona atxilotu ditu ustezko egileak direlakoan. Hala ere, Santurtziko portuaren inguruan beste gizon bat atxilotu du euskal poliziak, hilketaren ustezko egiletzat.


Anbulantzian bertan hil zen biktima. Etxebizitzan odol arrastoak zituen labana aurkitu du Ertzaintzak eta baliteke laban hori homizidioa gauzatzeko arma izatea.

Portugaleteko alkatea den Mikel Torresek gertatutako kontu-garbiketa bat izan zitekeela adierazi du, izan ere, Txinatar-elkarteak oso lasaiak dira eta ez dituzte bizikidetza arazoak sortzen.


Homizidioan inplikatutako guztiak txinatarrak ziren, ustezko egileak eta hildakoa barne.

sábado, 19 de noviembre de 2011

Durango eta Barakaldon bi gizonezko atxilotu dituzte genero indarkeria dela eta

Biktimek tratu txarrak jaso dituzten lehenengo aldia ez zela onartu dute

                Janire PEREZ

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Durango eta Barakaldon, euren bikoteei eraso egiteagatik. Barakaldon jazo da lehengo atxiloketa, arratsaldeko hiruretan. Durangon hiru ordu beranduago atxilotu dute beste gizonezkoa, arratsaldeko seietan. Azkenengoa adin txikikoa zen.


Barakaldon, biktimaren semeak abisatu du polizia, bere aita ama eta ahizpa jipotzen baitzegoen. Arazo baten ondorioz, gizonezkoak bere emaztea eta alaba ileetatik tira eta lurrera bota zituen eta eskopeta batekin mehatxatu zituen etxetik alde egiten ahalegindu zirenean. Ertzaintza heltzean, emakumea ospitalera eraman dute.


Bigarren atxiloketa ostiraleko arratsaldeko seiak aldera gertatu da Durangon. Mutil gazte batek, neska bati ostikadak ematen ari zizkiola jakinarazi du auzokide batek. 16 urteko neska gaztea eta bere mutil laguna, adin txikikoa baita ere, eztabaidatzen ari ziren eta erasotzaileak ostikadak ematen ari zitzaion.

Bi kasuetan, biktimek lehenago tratu txarrak jaso dituztela aitortu dute.






Deia eta eitb-ko atarian informazio gehiago.

martes, 1 de noviembre de 2011

Etorkinei kontratu faltsuak sinatzen zizkien enpresarioa atxilotu du Ertzaintzak Bilbon

Herrizaingo Sailaren arabera, estatuan zuten egoera arautzearren 1.500 euro eskatzen zizkien bere langileei

Janire PEREZ

Etorkinei kontratu faltsuak sinatzen zizkien 61 urteko enpresarioa atxilotu du Ertzaintzak Bilbon. Ia 1.500 euro eskatzen zizkien enpresarioak etorkinei Espainian zuten egoera arautzeko. Kontratua faltsua zela konturatzean, irailean etorkin batek jarri zuen bere kontrako salaketa, maula egiteagatik. Salatzaileak dionaren arabera, existitzen ez zen eraikuntza enpresa baterako kontratatu zuen maula egileak.

Ertzainak dagoeneko enpresarioaren taktika badaki. Ipar Afrika eta Senegaleko etorkinekin bereziki jartzen zen harremanetan eta euren egoera arautzeko hitza ematen zien, tramite guztiekin hasi baino lehen 1.500 euro inguru eskatuz. Ondoren, eraikuntza arloko enpresetan kontratuak egiten zizkien, Ertzainaren arabera, existitzen ez ziren enpresekin.

Hego Ameriketako etorkinei egingo zizkien kontratu faltsuak ere aurkitu ditu euskal poliziak eta maula gehiagoren berri izatearen zain dago oraindik. Enpresarioa epailearen aurrean eramateko itxaroten dago.


jueves, 13 de octubre de 2011

Agerian eraman beharko dute zenbaki profesionala Ertzainek

Aralarrek ekimena aurkeztu eta Eusko Legebiltzarrak onartu egin du
Unai OIARTZUN
Aho batez onartu du Eusko Legebiltzarrak Ertzainek zenbaki profesionala agerian eramateko ekimena. “Gardentasuna” eta “herritarren eta ertzainen segurtasuna” babestea zen helburua, eta Herrizaingo Batzordeak alde bozkatu du.
“Manifestazioetan gertatzen diren istiluak direla eta, askotan auzibidera jo behar izaten da. Hori gertatzen denean, baina, ertzaina identifikatzeko modurik ez dagoenean, salaketak artxibatu egiten dira” azaldu du Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak. Hori kontuan izanik eta beste leku batzuetako poliziek identifikazio zenbakiak agerian dituztela ikusita proposamena aurkeztu zuten.
Ekimenak ertzaina zenbaki profesionala uniformean bistan eramatera behartzen du.

jueves, 6 de octubre de 2011

Droga saltzaile sare bat desegin dute Guardia Zibilak eta Ertzaintzak Euskal Herrian

Hamabi etxe eta Barkaldoko laborategi bat miatu dituzte
Unai OIARTZUN
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak droga trafikoaren aurkako operazioa aurrera eraman dute hego Euskal Herrian. Operazioan hamabost lagun atxilotu eta 124kilogramo droga antzeman dituzte, speed-a, kokaina, estasia, kristala, haxisa eta marihuana besteak beste. Sarea EAEn, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan zegoen martxan.
 Hamabost atxilotuetako hamaika espetxean sartu dituzte. Ustezko trafikatzaileek garraioaren arloan lan egiten dutela baliatuz droga saltzen omen zuten. Ikerketan ekainean hasi zuen Guardia Zibilak, Erriberan speed-aren kontsumoaren igoera nabarmena zela eta. Beranduago ikerketa Ertzaintzak burutzen ari zuen beste batekin gurutzatu eta handik aurrera elkarrekin bideratu zuten.
Informazio gehiagorako: