jueves, 1 de diciembre de 2011

13 urteko mutila aurkitu dute hilda Donostian

Bere buruaz beste egin duela uste du Herrizaingo sailak
Unai OIARTZUN
13 urteko mutil bat hilda aurkitu dute gaur goizean Donostiako Antigua auzoan. Logroño kaleko 5.zenbakiko bere etxean aurkitu dute, alboan odoldutako labana zeukalarik. Ertzaintzaren talde zientifikoko kideak heriotza aztertzen ari dira.
Herrizaingo sailak azaldu duenez, hildakoaren gurasoak bereizketa tramiteetan daude. Ama etxean dago, eta Ertzaintza aitaren bila dabil. Bikoteak beste hiru seme-alaba ditu, eta gorpua aurkitu dutenean, hiruak eskolan zeuden. Badaezpada, Ertzaintzak bertatik atera ditu.
Gaur arratsaldean Ertzaintzak baieztatu du suizidioaren aukera ari dela indarra hartzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario