Mostrando entradas con la etiqueta bartzelona. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bartzelona. Mostrar todas las entradas

domingo, 18 de diciembre de 2011

Bartzelonak kolpe gogorra eman dio Real Madrileri

Benzemak lehen minutuan sartutako gola  Alexis, Xavi eta Cesc-ek errez gainditu zuten bigarren denboraldian
Matixa OTEIZA
Bartzelonak irabazi zuen larunbatean Santiago Bernabeun jokatu zen “El partido del siglo” klasikoa. Real Madril irabazten hasi zen arren, kolpe gogorra eraman zuen bigarren denboraldian. Pep Guardiolaren mutilek erakustaldi bikaina egin zuten, eta beste behin,  ikuslegoa txundituta utzi zuten.

Bernabeuko harmailak jendez gainezka zeudela hasi zen partida. Zuriak bikain hasi ziren jokoan. 20. segundoan jada lehen gola sartu zuen Benzemak Valdesen hutsegitea aprobetxatuz.  Konfiantzaz hasi ziren zuriak, argi eta gogor jokatuz. Baina Bartzelonako jokalariak berehala hasi ziren erritmoa eta konfiantza hartzen, zelaian nagusituz. Kontra-eraso latza heldu zitzaien maldrildarrei. 30. Minutuan Alexisek markagailua berdindu zuen Messiren jokaldia buruarekin errematatuz.
            Atsedenaldiaren ostean, Madrildarrek aukerak izan zituzten partidan nagusitzeko, baina blaugranek gogor eutsi zioten jokaldi guztietan aginduz. 54.minutuan Xavik 1-2koa lortu zuen Marceloren desbideratzearen laguntzaz. Mourinhok Kaka zelairatu zuen jokoa hobetzeko intentzioarekin, baina bartzelona zen nagusi oraindik. 66.minutuan 1-3koa lortu zuen Cesc Fabregasek garaipena agerian utziz.

Partida amaitu arte zuriek indartsu azken saiakerak egin zituzten zortearen aurka joateko, baina argi geratu zen Bartzelona zela zelaiaren jaun eta jabe. Kolpe gogorra izan zen madrildarrentzat, garaipen gozoa ordea, blaugranentzat. Orain sailkapen nagusian berdinduta daude bi taldeak, nagusigoa nork hartzen duen ikusi beharko da .


martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonak aise gainditu du Real Madril Bernabeun

REAL MADRIL 1-3 F.C.BARTZELONA
Real Madril: Iker Casillas; Coentrao, Pepe, Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Lass (Khedira, 63.min), Özil (Kaká, 58.min); Di María (Higuaín, 68.min), Cristiano eta Benzema.
Bartzelona: Víctor Valdés; Alves, Piqué, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta (Pedro, 89.min); Alexis (Villa, 84.min), Cesc Fábregas (Keita, 78.min) eta Messi.
Unai OIARTZUN
Bartzelonak irabazi zuen larunbatean Santiago Bernabeun jokatutako klasikoa. Pep Guardiolaren mutilek erakustaldia egin zuten berriro ere, aurten espero zitekeena baino handiagoa. Aise gainditu zuten Real Madril liderra, lehen minutuan gol bat jaso arren.
Zuriak bikain irten ziren presioan, eta lehenengo minutuan 1 eta 0ekoa iritsi zen, klasikoetako historiako golik goiztiarrena. Valdesek hutsegite larria egin eta Di Mariari eman zion baloia. Benzemak ederki aprobetxatu zuen aldaratzea. Abantaila honekin,  Real Madrilek intentsitate eta erritmo bizia mantendu zuen.  Minutuak pasatzearekin batera, blaugranak zelai erdian nagusitzen hasi ziren, eta madrildarren presioa apurka gainditzen hasi ziren.  Gauzak horrela, ordu erdia iristear zela Alexisek 1 eta 1ekoa jarri zuen markagailuan, Messiren jolakaldi apartaren ondoren buruz errematatuz. Atsedenaldia iritsi arte Real Madrilek ondo eutsi zion Bartzelonari, eta abagune onak ere eduki zituen partida berdintzeko.
Bigarren zatian Guardiolaren taldea jaun eta jabe izan zen zelaian, eta 54.minutuan Xavik 1 eta 2koa lortu zuen. Katalanaren jaurtiketa Marcelok desbideratu, Casillas tokiz kanpo harrapatu eta sarera joan zen. Mourinhok arriskatzeko momentua zela ikusi eta Kaka zelairatu zuen. Brasildarrarekin  presentzia irabazi zuen zelai erdian, baina zuriak ez ziren aukera garbirik sortzeko gai izan. Bartzelonak jokoa kontrolatzen jarraitzen zuen, eta azkenean 66.minutuan 1 eta 3koa lortu zuen. Ces izan zen golegilea.
 Mourinho indarra eta fisikoaren bidez gailentzen saiatu zen baina Bartzelonaren jokoa nagusitu zen berriro ere Santiago Bernabeun. Kolpe handia izan da emaitza zurientzat, eta dagoeneko berdinduta daude Bartzelona eta Real Madril sailkapen nagusian.
Irudiak: La Sexta

jueves, 17 de noviembre de 2011

Vueling konpainia Hondarribiko aireportuan lan egiten hasiko da martxotik aurrera

Hondarribiako aireportuak Bartzelonarako hegaldiak izango ditu 40 eurotan
Unai OIARTZUN
Datorren urteko martxotik aurrera Vueling low cost konpainiak hegaldiak eskainiko ditu Hondarribiko aireportutik. Asteartean jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburuak. Konpainiak egunean hegaldi bat eskainiko du Bartzelonara, eta bertatik Europako hainbat hiriburutara egin ahalko da konexioa, Paris, Mosku, Amsterdam edo Erroma besteak beste. Bidaia hauek txartel bakar batez eta behin bakarrik fakturatuta egin ahalko dira.
Azken urteotan EAEko aireportuek beherakada nabarmena jasan dute bidaiariei dagokionez, eta honakoa bezalako ekimenen bidez Garraio departamentuak aireportuen erabilpena sustatu nahi du.