Mostrando entradas con la etiqueta hilda. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hilda. Mostrar todas las entradas

jueves, 8 de diciembre de 2011

Bere buruaz beste egin du Sestaoko gazte batek, bere amari eraso egin ostean

Zenbait zauri egin dizkio bere amari 23 urteko gazteak eta ondoren, leihotik bota da

Janire PEREZ
Bere buruaz beste egin du Sestaoko gazte batek. Amari zenbait zauri egin ostean, laugarren pisuko leihotik bota du bere burua. 23 urteko gazteak arazo psikologikoak zituen eta amari eraso dio laban batekin. Ertzaintzak jakinarazi duenez, amak zauri larriak ditu eta Gurutzetako Ospitalean dago.

Gertakizunak ostegunean gertatu dira, goizeko bederatziak aldera. Ertzaintza hara heldu eta gaztea hilda aurkitu du lurrean botata. Amak zauri larriak zituen eta, beraz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Sestaoko alkatea den Josu Bergarak adierazi duenez, han urgentziaz operatu dute, hiltzeko zorian baitzegoen. Medikuak esan duenaren arabera, solairuetako logeletara pasatuko dute laster.



jueves, 1 de diciembre de 2011

13 urteko mutila aurkitu dute hilda Donostian

Bere buruaz beste egin duela uste du Herrizaingo sailak
Unai OIARTZUN
13 urteko mutil bat hilda aurkitu dute gaur goizean Donostiako Antigua auzoan. Logroño kaleko 5.zenbakiko bere etxean aurkitu dute, alboan odoldutako labana zeukalarik. Ertzaintzaren talde zientifikoko kideak heriotza aztertzen ari dira.
Herrizaingo sailak azaldu duenez, hildakoaren gurasoak bereizketa tramiteetan daude. Ama etxean dago, eta Ertzaintza aitaren bila dabil. Bikoteak beste hiru seme-alaba ditu, eta gorpua aurkitu dutenean, hiruak eskolan zeuden. Badaezpada, Ertzaintzak bertatik atera ditu.
Gaur arratsaldean Ertzaintzak baieztatu du suizidioaren aukera ari dela indarra hartzen.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Homizidioaren biktima

Kolonbiar baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak Berroztegietan
Unai OIARTZUN
25 urteko mutil bat hilda topatu zuten ostiralean Berroztegietan, Araban. Ertzaintzaren arabera hildakoa homizidioaren biktima izan da. Gorpua errepidean zegoen, bidean gurutzatutako auto baten ondoan. Ertzaintzak Europa Press-i azaldu dioenez indarkeria arrastoak ditu gorpuak, eta ikerketari ekin dio berehala.
Gaueko bederatziak aldera aurkitu zuten Gasteiz eta Zaldiarango gainaren arteko A-3102 karreteran, Berroztegieta inguruan. 25 urte zituen biktimak, Kolonbian jaioa zen, eta Gasteizen bizi zen.

martes, 18 de octubre de 2011

Gizonezko bat hil da Zumaiako hondartzan

Surflari talde batek erreskatatu ondoren zendu da
Unai OIARTZUN
Gizonezko bat hil da duela bi ordu eskas Zumaiako hondartzan, surflari talde batek itsasotik erreskatatu ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, korronteak Itsaso barrura eraman du emakume batekin batera. Surflari talde batek uretatik atera ditu, baina hondartzan zela gizokezkoak bihotzekoa izan du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta han zartatu duten arren, gizonezkoa hil egin da.
Herrizaingo Sailak ez du bikotearen daturik eman, baina baieztatu du EAEko biztanleak direla.

jueves, 6 de octubre de 2011

Alloko alkatea hil da bihotzekoak jota

Udaletxeko bulegoan lanean ari zela hil zen atzo
Unai OIARTZUN
Fernando Sainz Aldaba, 52 urteko gizonezkoa, hil zen atzo, udaletxeko bulegoan lanean ari zela. Allo siempre Allo talde independenteko kidea zen, eta bere bigarren legealdia zuen Nafarroako herriko alkatetzan.
Alloko udaletxetik azaldu dutenez ondoezik sentitu eta zorabiatu ondoren hil egin zen udaletxeko bulegoan bertan. Ezbeharraren ondoren udaletxeko plenoak doluko hiru egun dekretatu ditu.  Momentuz eta behin-behinean, herriko alkatetza Maria Angeles González alkateordearen eskutan geldituko da.
Fernando Sainz Aldabaren hileta gaur, urriak 6 osteguna, izango da herrian, arratsaldeko seiretan.
Informazio gehiagorako:
http://www.gara.net/azkenak/10/295276/eu/Muere-alcalde-Allo-mientras-trabajaba-su-despacho

sábado, 1 de octubre de 2011

Hildako balea bat agertu da Zarauzko hondartzan

Bigarrena da azken hilabete honetan
Zarauzko uretan balea bat agertu zen ostiral arratsaldean, hilda, Zarauzko hitzak adierazi duen bezala. Beraza parean, agertu zen, Alle puntaren altueran. Hasiera batean ez zegoen argi balea edo katxalotea zen, baina Ertzaintzak ziurtatu du balea dela. Zazpi bat metro neurtzen ditu animaliak, eta erabat ustelduta dago, hortzak eta burua janda, eta kiratsa dario, aspaldi hil zelaren seinale.
Jende ugari gerturatu da ur ertzera balea hurbiletik ikustera, surflariak batez ere. Oraingoan lurrera ez ateratzea erabaki dute, horretarako zailtasunak direla medio, eta itsasora eramango duen ontzi baten zain daude.
Duela hilabete eskas, abuztuaren 26an, beste balea bat  agertu zen goizean goiz Zarauzko hondartzan, herriko malekoiaren parean, hiltzear zela. Katxalotea zen hura, eta ur ertzean zendu zen. Hondartzatik ateratzeko hainbat komeria izan ondoren, azkenean garabiaz lortu zuten. Aranzadik balearen gorpua ikertu ondoren, lurpean gorde zuten. Lau-bost urteren ondoren  Donostiako Aquariumean jarriko dute ikusgai.