martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonak aise gainditu du Real Madril Bernabeun

REAL MADRIL 1-3 F.C.BARTZELONA
Real Madril: Iker Casillas; Coentrao, Pepe, Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Lass (Khedira, 63.min), Özil (Kaká, 58.min); Di María (Higuaín, 68.min), Cristiano eta Benzema.
Bartzelona: Víctor Valdés; Alves, Piqué, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta (Pedro, 89.min); Alexis (Villa, 84.min), Cesc Fábregas (Keita, 78.min) eta Messi.
Unai OIARTZUN
Bartzelonak irabazi zuen larunbatean Santiago Bernabeun jokatutako klasikoa. Pep Guardiolaren mutilek erakustaldia egin zuten berriro ere, aurten espero zitekeena baino handiagoa. Aise gainditu zuten Real Madril liderra, lehen minutuan gol bat jaso arren.
Zuriak bikain irten ziren presioan, eta lehenengo minutuan 1 eta 0ekoa iritsi zen, klasikoetako historiako golik goiztiarrena. Valdesek hutsegite larria egin eta Di Mariari eman zion baloia. Benzemak ederki aprobetxatu zuen aldaratzea. Abantaila honekin,  Real Madrilek intentsitate eta erritmo bizia mantendu zuen.  Minutuak pasatzearekin batera, blaugranak zelai erdian nagusitzen hasi ziren, eta madrildarren presioa apurka gainditzen hasi ziren.  Gauzak horrela, ordu erdia iristear zela Alexisek 1 eta 1ekoa jarri zuen markagailuan, Messiren jolakaldi apartaren ondoren buruz errematatuz. Atsedenaldia iritsi arte Real Madrilek ondo eutsi zion Bartzelonari, eta abagune onak ere eduki zituen partida berdintzeko.
Bigarren zatian Guardiolaren taldea jaun eta jabe izan zen zelaian, eta 54.minutuan Xavik 1 eta 2koa lortu zuen. Katalanaren jaurtiketa Marcelok desbideratu, Casillas tokiz kanpo harrapatu eta sarera joan zen. Mourinhok arriskatzeko momentua zela ikusi eta Kaka zelairatu zuen. Brasildarrarekin  presentzia irabazi zuen zelai erdian, baina zuriak ez ziren aukera garbirik sortzeko gai izan. Bartzelonak jokoa kontrolatzen jarraitzen zuen, eta azkenean 66.minutuan 1 eta 3koa lortu zuen. Ces izan zen golegilea.
 Mourinho indarra eta fisikoaren bidez gailentzen saiatu zen baina Bartzelonaren jokoa nagusitu zen berriro ere Santiago Bernabeun. Kolpe handia izan da emaitza zurientzat, eta dagoeneko berdinduta daude Bartzelona eta Real Madril sailkapen nagusian.
Irudiak: La Sexta

No hay comentarios:

Publicar un comentario