jueves, 8 de diciembre de 2011

Bere buruaz beste egin du Sestaoko gazte batek, bere amari eraso egin ostean

Zenbait zauri egin dizkio bere amari 23 urteko gazteak eta ondoren, leihotik bota da

Janire PEREZ
Bere buruaz beste egin du Sestaoko gazte batek. Amari zenbait zauri egin ostean, laugarren pisuko leihotik bota du bere burua. 23 urteko gazteak arazo psikologikoak zituen eta amari eraso dio laban batekin. Ertzaintzak jakinarazi duenez, amak zauri larriak ditu eta Gurutzetako Ospitalean dago.

Gertakizunak ostegunean gertatu dira, goizeko bederatziak aldera. Ertzaintza hara heldu eta gaztea hilda aurkitu du lurrean botata. Amak zauri larriak zituen eta, beraz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Sestaoko alkatea den Josu Bergarak adierazi duenez, han urgentziaz operatu dute, hiltzeko zorian baitzegoen. Medikuak esan duenaren arabera, solairuetako logeletara pasatuko dute laster.



No hay comentarios:

Publicar un comentario