domingo, 18 de diciembre de 2011

Bartzelonak kolpe gogorra eman dio Real Madrileri

Benzemak lehen minutuan sartutako gola  Alexis, Xavi eta Cesc-ek errez gainditu zuten bigarren denboraldian
Matixa OTEIZA
Bartzelonak irabazi zuen larunbatean Santiago Bernabeun jokatu zen “El partido del siglo” klasikoa. Real Madril irabazten hasi zen arren, kolpe gogorra eraman zuen bigarren denboraldian. Pep Guardiolaren mutilek erakustaldi bikaina egin zuten, eta beste behin,  ikuslegoa txundituta utzi zuten.

Bernabeuko harmailak jendez gainezka zeudela hasi zen partida. Zuriak bikain hasi ziren jokoan. 20. segundoan jada lehen gola sartu zuen Benzemak Valdesen hutsegitea aprobetxatuz.  Konfiantzaz hasi ziren zuriak, argi eta gogor jokatuz. Baina Bartzelonako jokalariak berehala hasi ziren erritmoa eta konfiantza hartzen, zelaian nagusituz. Kontra-eraso latza heldu zitzaien maldrildarrei. 30. Minutuan Alexisek markagailua berdindu zuen Messiren jokaldia buruarekin errematatuz.
            Atsedenaldiaren ostean, Madrildarrek aukerak izan zituzten partidan nagusitzeko, baina blaugranek gogor eutsi zioten jokaldi guztietan aginduz. 54.minutuan Xavik 1-2koa lortu zuen Marceloren desbideratzearen laguntzaz. Mourinhok Kaka zelairatu zuen jokoa hobetzeko intentzioarekin, baina bartzelona zen nagusi oraindik. 66.minutuan 1-3koa lortu zuen Cesc Fabregasek garaipena agerian utziz.

Partida amaitu arte zuriek indartsu azken saiakerak egin zituzten zortearen aurka joateko, baina argi geratu zen Bartzelona zela zelaiaren jaun eta jabe. Kolpe gogorra izan zen madrildarrentzat, garaipen gozoa ordea, blaugranentzat. Orain sailkapen nagusian berdinduta daude bi taldeak, nagusigoa nork hartzen duen ikusi beharko da .


No hay comentarios:

Publicar un comentario