Mostrando entradas con la etiqueta irun. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irun. Mostrar todas las entradas

jueves, 17 de noviembre de 2011

Behobia-Donostiak 1.250kg hondakin utzi ditu Irunen bakarrik

Txingudiko Zerbitzuak izan da garbiketaren arduraduna
Unai OIARTZUN
1.250kg hondakin utzi dituzte Irunen Behobia-Donostia lasterketako 23.000 parte hartzaileek. Kolon ibilbidean eta Landetxa auzoan kokatutako postuetan 50.000 kartoizko edalontzi banatu ziren, Mankomunitateko urez betetakoak.
Txingudiko Zerbitzuak elkartetik azaldu dute hondakinen kopurua handia izan arren, egin duten balorazioa oso positiboa izan dela: “Bertako produktu bat kontsumitzeak ingurugiroarentzat onura suposatzen du, garraioarekin lotutakoa adibidez”. Gainera ura kartoizko edalontzietan banatu zen, eta ondoren horiek jaso eta birziklatu egin dira. Txingudiko Zerbitzuak: “Bidasoarrek, mankomunitatearen bidez, lasterketa honek ingurugiroarekiko errespetu handiagoa izan dezan laguntzen dute”.

http://www.bidasoaldia.com/2011/11/15/la-behobia-deja-1-250-kg-de-residuos-en-irun/

jueves, 3 de noviembre de 2011

Bi pertsona zauritu dira Irungo etxe batek sua hartzean

Sutean kea arnasteagatik zaurituetako bat Bidasoa ospitalera eraman behar izan dute

Matixa OTEIZA

Irungo Luis de Uranzu kaleko pisu bateko bosgarren solairuan sua piztu da goizeko 02:15 inguruan eta bi pertsona zauritu dira. Arriskua kontutan hartuta, suhiltzaileek bosgarren eta seigarren solairuko bizilagunak aterarazi dituzte.

     Kea arnasteagatik zauritu diren pertsonetako bat, 60 urteko gizona, Bidasoa ospitalera eraman behar izan dute eta bestea anbulantzian bertan artatu dute. Gainontzeko bizilagunak sua itzal bezain azkar beren etxeetara itzuli ahal izan dira. Poliziak oraindik ez daki zein izan den sutearen arrazoia, baina ikertzen dihardu.

 

lunes, 31 de octubre de 2011

Abian da Irungo Mendiexporen VII edizioa

Igandetik asteartera bisitatu daiteke Ficoba erakustazokan
Unai OIARTZUN
Igandean zabaldu zen Mendiexpo Outdoor Experience azoka. Mendiaren munduarekin lotutako 32 stand eta beste hainbat jarduera izango dira asteartea bitarte, Irungo Ficoba erakustazokako 2 eta 3 pabilioietan.
Haurrek tirolinan, eskaladan edo rappel-ean jardun ahal izango dute, eta helduentzat hitzaldiak edo bigarren eskuko azoka txikiak izango dira. Horietan mendiarekin lotutako edozein material lortu ahal izango dute prezio erakargarrietan. Gainera Banff-eko Mendi-Zine lehiaketako filmak emango dira, Ficobako areto nagusian.
Sarrerek 4 euro balio dituzte bisitari orokorrentzat, eta 3 euro kirol elkarteren bateko bazkide direnentzat.
http://www.diariovasco.com/v/20111031/al-dia-local/mucho-montana-20111031.html