- 70 bat langile eta bezero artatu behar izan dituzte
- Ihes toxikoa lixiba eta kloroa nahasteagatik sortu da
Matixa OTEIZA

Larrialdietarako osasun zerbitzuek 70 bat lagun artatu behar izan dituzte. Haietariko hamalau anbulantzietan osasun zentruetara eraman dituzte arnasketa arazoengatik. Osakidetzak esan duenez inor ez dago egoera larrian. Egoera bere onera etorri arte, La Perla inguruko kaleetatik pasatzea galarazi du Ertzaintzak pozoinketa posibleak ekiditzeko. Jada egoera bere onera itzuli da zentrura eta bere inguruetara, baina hiru pertsonek hospitalean jarraitzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario