Mostrando entradas con la etiqueta Donostia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Donostia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Donostiako talasoterapian gas-ihes toxikoa izan da

  • 70 bat langile eta bezero artatu behar izan dituzte
  • Ihes toxikoa lixiba eta kloroa nahasteagatik sortu da
Matixa OTEIZA

Goizeko 8:30ak aldera Donostiako LaPerla talasoterapia zentruan gas-ihes toxikoa izan da. Ihesaren ondorioz Ertzaintzak eta suhiltzaileak talasoterapiako eta ondoko lokaletan zegoen jendea kalera atera behar izan dute.

Larrialdietarako osasun zerbitzuek 70 bat lagun artatu behar izan dituzte. Haietariko hamalau anbulantzietan osasun zentruetara eraman dituzte arnasketa arazoengatik. Osakidetzak esan duenez inor ez dago egoera larrian. Egoera bere onera etorri arte, La Perla inguruko kaleetatik pasatzea galarazi du Ertzaintzak pozoinketa posibleak ekiditzeko. Jada egoera bere onera itzuli da zentrura eta bere inguruetara, baina hiru pertsonek hospitalean jarraitzen dute.
    


lunes, 10 de octubre de 2011

Balorazio ona jaso du Donostiako Udalak bere lehen ehun egunetan

Aztiker enpresak egindako inkesta Twitter sarean eskegi du Udalak
Unai OIARTZUN
Donostiako Udalak balorazio ona jaso du egindako azken inkestaren arabera. Aztiker enpresak egin du, eta bertan hiritarrek Gobernuaren lehendabiziko ehun egunei eman dieten balorazioa azaltzen da. Emaitzen arabera, hiritarrek uste dute Gobernua normalizazio politikoaren alde ari dela.
          Beste hainbat gairen artean, hiritarrek adierazi dute Udal Gobernuak auzoen iritzia entzuten dutela. Arlo honetan Udalak “Auzo eta Herriak Donostia Indartzen” proiektua martxan jarri du, auzoz-auzo herritarren partaidetza bultzatzeko asmoz. Twitterren jakinarazitakoaren arabera, atzo Etxarriene Auzo Etxean izan zen arratsaldeko zazpiretan.


domingo, 9 de octubre de 2011

Basque Culinary Center-eko lehen ikasleek kurtsoa hasi dute

Goi-mailako sukaldaritza ikasketak eskaintzen dituen lehen unibertsitatea da Mondragon
Matixa OTEIZA


Basque Culinary Center-ek (BCC) bere ateak lehenengo aldiz ireki ditu eta 56 ikaslek izan dute aukera bertan sartzeko. Ikasle horietatik 23 Euskal Herrikoak dira, 27 Espainiakoak eta sei atzerrikoak (Mexiko, Kolonbia, Txina, Frantzia, Errumania eta Venezuela). Otsailean beste hamalau ikasle gehituko dira, sukaldaritza eskola desberdinetatik datozenak. Horrela, 70 gaztek osatuko dute BCCko ikasle taldea.


       Mondragon Unibertsitateko fakultate berri honetan Gastronomia eta Sukaldaritza Artean gradua eskaintzen dira, baina horrez gain hainbat master eta espezialitate egiteko aukera ere emango da. Titulatu berriek ondorengo arloetan garatu ahal izango dute beraien lana: Sukaldeburua, Jatetxe kudeatzailea, Jatetxeetako zerbitzu eta bezero-arretako zuzendaria, elikagai enpresetan Elikagaien ekoizpen zuzendaria, Nekazaritzako elikagaien arloko eta elikagaien industriako teknikari ikertzailea, Aholkulari gastronomikoa, Gastronomia ekimen berrietarako aholkulari eta sustatzailea, Komunikazioko teknikari arduraduna, etab.

domingo, 2 de octubre de 2011

Emakumearen arkatz arrastoa bizirik

Emakumeek komikigintzan utzitako arrastoa bildu dute 'Emakume komikigileak. Istoriotxo, komiki eta tebeoen egileak' erakusketan

Donostiako Aiete auzoko kultur etxean Emakume komikigileak. Istoriotxo, komiki eta tebeoen egileak erakusketa ireki berri dute. 1970. urte inguruan argitaratutako 27 komikigileren lanak bildu dituzte erakusketan, haietariko asko autobiografikoak, eta guztiek ezaugarri bat dute komunean, emakumeek egindako komiki eta zintak direla. 

Erakusketa honen bidez gizonen esku egon den mundu horretan emakumeak bere bidea irekitzen jakin duela ikusi dugu, komiki sozial, autobiografiko edo umorezkoak lantzen. Elena Vergara komisarioa izan da komikien galbahe eta aukeraketaz arduratu dena, baina aukeraketa simple bat egiteaz gain, beti xumetzat eta txikitzat hartu izan den komikigintza kontzeptu eta mezu sakonak transmititzeko gai dela ere nabarmendu nahi izan dute, eta artea ere badela erakutsi. 

Erakusketak 1960ko urteak ditu abiapuntu eta urteekin batera egiten du aurrera, azken urteotako sormen lanekin bukatuz. Debbie Dreschlerren (AEB, 9153)  aurreneko lanekin batera Jessica Abel, Marijane Satrapi edo Julie Douceten komikian ikus daitezke, hainbat belaunaldiren arteko aldaketa eta jauzia agerian uzten dutenak. Erakusketan gaiak eta komiki-teknikak urteetan zehar aldatzen joan direla ikus dezakegu eta komiki batetik bestera denboran atzera egiteko, haurtzarora itzultzeko eta drama pertsonaletan murgiltzeko aukera ematen digu.