sábado, 17 de diciembre de 2011

Garaipena Pep Guardiolaren taldearentzat

Barçak irabazi du “El partido del siglo”. Santiago Bernabeuko zelaian jokatu da partidua eta markagailuak argi utzi du, zein den talderik onena.

Janire PEREZ


RealMadril eta Bartzelonako taldea aurrez aurre egon dira behin ere SantiagoBernabeuko estadioan.

Partiduaren lehen zatian, zuriek oso ondo jokatu dute, presio bikaina egiten. Victor Valdesen hutsegite larriaren ostean, lortu du gola Real Madrilek. Bartzelonako atezainak Di Mariari pasatu dio baloia eta Benzemak ederki aprobetxatu du aukera markagailua 1-0 jartzeko.
             Argazkia: marca.com
Real Madrilek primeran  mantendu du erritmoa, baina Barçak erasoan jarraitu du. Messiren saiakera ederki desbideratu du Iker Casillasek 6. minutuan eta berriro ere Xaviren jaurtiketa zuzena desbideratu du atezainak. 24. minutuan Cristiano Ronaldok aukera ederra izan du, baina portugaldarraren jaurtiketa kanpora joan da oso desbideratuta. Abagune eta arazoak egon dira bi taldeentzat, baina, denbora aurrera egin ahala , blaugranak zelai erdian nagusitzen joan dira. Zurien presioa apurtzen joan da eta 30. minutua iristean, Alexisek 1 eta 1ekoa jarri du markagailuan. Messiren jokaldia aprobetxaturik, gola sartu dio Iker Casillaseri.

Atsedenaldia eta gero, talde katalana hasi da agintzen zelaian. Iniestak 1-2koa jarri du markagailuan bigarren zatiko 7. minutuan. Erdilari katalanaren jaurtiketa Marcelok desbideratu du nahigabe eta atezainean sartu da. Minutu batzuk geroago aparteko aukera izan dute katalanek gola sartzeko, baina Casillasek oso ondo gelditu du Alexisen saiakera.                                                      Argazkia: elcorreo.com
 
Talde zurikoek berdintzeko aukeren bila aritu dira baina Real Madrileko aurrelariak ez dira ondo aritu erasoan. Aukerarik onena Cristiano Ronaldok izan du bigarren zatiko 19. minutuan baina kanpora joan zaio baloia.

Neurketako 65. minutuan hirugarren gola sartu du Barçak. Dani Alvesek erdiraketa bikaina jarri du bigarren zutoinean eta Cesc Fabregasek sare barrura bidali du baloia errematearekin. 83. minutuan Kakak aukera garbia izan du gola sartzeko berriz ere, baina honakoan Valdesek desbideratu du kornerrerantz. Hortaz, azken emaitza 1-3koa izan da, talde katalanaren alde.

Nahiz eta Mourinho indarrez irabazten saiatu den, Guardiolaren taldea nagusitu da Bernabeun. Berdinduta daude orain Barça eta Real Madril sailkapen nagusian, beraz, trantze latza izan da talde madrildarrarentzat.

                      Fitxa teknikoa: eitb.com

                     Argazkia: sport.es



No hay comentarios:

Publicar un comentario