martes, 1 de noviembre de 2011

Etorkinei kontratu faltsuak sinatzen zizkien enpresarioa atxilotu du Ertzaintzak Bilbon

Herrizaingo Sailaren arabera, estatuan zuten egoera arautzearren 1.500 euro eskatzen zizkien bere langileei

Janire PEREZ

Etorkinei kontratu faltsuak sinatzen zizkien 61 urteko enpresarioa atxilotu du Ertzaintzak Bilbon. Ia 1.500 euro eskatzen zizkien enpresarioak etorkinei Espainian zuten egoera arautzeko. Kontratua faltsua zela konturatzean, irailean etorkin batek jarri zuen bere kontrako salaketa, maula egiteagatik. Salatzaileak dionaren arabera, existitzen ez zen eraikuntza enpresa baterako kontratatu zuen maula egileak.

Ertzainak dagoeneko enpresarioaren taktika badaki. Ipar Afrika eta Senegaleko etorkinekin bereziki jartzen zen harremanetan eta euren egoera arautzeko hitza ematen zien, tramite guztiekin hasi baino lehen 1.500 euro inguru eskatuz. Ondoren, eraikuntza arloko enpresetan kontratuak egiten zizkien, Ertzainaren arabera, existitzen ez ziren enpresekin.

Hego Ameriketako etorkinei egingo zizkien kontratu faltsuak ere aurkitu ditu euskal poliziak eta maula gehiagoren berri izatearen zain dago oraindik. Enpresarioa epailearen aurrean eramateko itxaroten dago.


No hay comentarios:

Publicar un comentario