Gaur egun YouTube 51 hizkuntzatara itzulita dago
YouTube interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da eta joan den ostegunetik aurrera bere zerbitzuak euskaraz eskaintzen ditu. Bideoak online bistaratzen dituen webgune hau munduko orririk bisitatuenetarikoa da, egunean 3 mila milioi bideo baino gehiago ikusten dira eta jada 51 hizkuntzatara itzulita dago.
YouTubek Adobe Flash formatua erabiltzen du bere edukia eskaintzeko.. YouTuberen barruan mota askotako bideoak aurkitu daitezke eta hauek bertan jartzea oso erraza denez, milioika jendek igotzen ditu egunero bereak. Nahiz eta, YouTuben, copyright duten bideoak jartzeko arauak egon, telebistako saioak, pelikulak, musika bideoak eta bestelako materiala ere aurkitu daiteke. YouTubeko bideoetara dauden loturak, blog eta web orri pertsonaletan jarri daitezke APIak erabiliz

No hay comentarios:
Publicar un comentario