jueves, 13 de octubre de 2011

Agerian eraman beharko dute zenbaki profesionala Ertzainek

Aralarrek ekimena aurkeztu eta Eusko Legebiltzarrak onartu egin du
Unai OIARTZUN
Aho batez onartu du Eusko Legebiltzarrak Ertzainek zenbaki profesionala agerian eramateko ekimena. “Gardentasuna” eta “herritarren eta ertzainen segurtasuna” babestea zen helburua, eta Herrizaingo Batzordeak alde bozkatu du.
“Manifestazioetan gertatzen diren istiluak direla eta, askotan auzibidera jo behar izaten da. Hori gertatzen denean, baina, ertzaina identifikatzeko modurik ez dagoenean, salaketak artxibatu egiten dira” azaldu du Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak. Hori kontuan izanik eta beste leku batzuetako poliziek identifikazio zenbakiak agerian dituztela ikusita proposamena aurkeztu zuten.
Ekimenak ertzaina zenbaki profesionala uniformean bistan eramatera behartzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario