domingo, 23 de octubre de 2011

Magisteritzako fakultate berriak arazoak sortu ditu garraioan eta jantokietan

Leioako kanpuseko fakultateak Arangoiti auzoko eraikina ordezkatu du
Unai OIARTZUN
Leioako kanpuseko gradu berrien ikasle kopuru handiak arazoak sortu ditu garraioan, aparkalekuetan eta jantokietan. 2011-2012 ikasturte honetan Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak fakultatea estreinatu du Leioan, aurten matrikulatutako 2.085 ikaslerekin. Gainera EHUk Fisioterapia graduko 60 plaza berri eskaini ditu Leioako medikuntzako fakultatean.
Ikasle berrien kopurua garraiobideetan somatu da lehengo. Josu Sanjurjo, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikaslea: “Jende sobera dago autobusetan. Gehiago jarri behar lituzkete”. Kanpusera iristeko beste garraio ohikoena autoa da, baina arazoa aparkatzerako orduan etortzen da. Fakultate bereko Miguel Aizpuruk azaldu du goizeko bederatzietatik ez dagoela aparkatzeko tokirik. “Batzuetan kiroldegian ere aparkatu behar izan dut” dio Miguelek.
Beste une kritiko bat bazkalordua izaten da. Medikuntzako Uxue Estomba ikasleak azaldu du kafetegian ez dagoela esertzeko tokirik, eta Ostalaritza Eskolako jantokia ere azkar betetzen dela.
Hala ere eragin guztia ez omen da txarra. Nerea Oronoz, Arte Ederretako ikaslea: “Ikasle giro gehiago dago. Gustora egoten da hainbeste gazteren artean”.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario