Mostrando entradas con la etiqueta berriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta berriak. Mostrar todas las entradas

jueves, 24 de noviembre de 2011

Berria taldeak bilera egingo du larunbatean Andoainen

Akziodun, harpidedun eta irakurleak deitu dituzte enpresaren etorkizunaz hitz egiteko
Berria taldeak bilera deitu du enpresaren etorkizunaz eta sostengu bide berriei buruz hitz egiteko. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egingo da, goizeko 10etan. Akziodun, harpidedun eta irakurleak deitu dituzte, baina bilera erabat irekia izango da.
Inoiz baino irakurle gehiago duen garaian, Berriaren diru sarrerak behera egiten ari dira. Hedabideen kontsumoaren aldaketek eta Interneten indarrak egoera okertu dute. Berria taldea: “Zaila dugu orain arteko bideari eustea, eta are zailagoa instituzioetatik publizitatea eta diru-laguntzak murriztu dituztenean”. Taldeak iragarri du hemendik aurrera herritarren bultzada beharko duela.

jueves, 13 de octubre de 2011

Menéame berri zabaltzaile nagusienetarikoa bilakatu da

Ikea efektua bilatzen dute hedabide digital eta blog guztiek, behin sartuta irakurleek irteera non dagoen argi ez izatea

Matixa OTEIZA

Gaur egun berri agentziak dira hedabideetara berriak zabaltzen dituzten erraldoiak, baina Menéame deituriko gaztelaniazko blogak gero eta garrantzi handiagoa hartzen hari du. Estatuko eta Euskal Herriko hedabide gehienek beren berriak idazterako orduan blog honetara jotzen dute, bertan islatzen baita jendeari gehien  interesatzen zaiona.

Ikea efektua bilatzen dute hedabide digital guztiek, eta hain zuzen ere Menéame-k efektu hori sortzea lortzen du, albiste batek beste batera eramaten baitzaitu bozkatuenak erakutsiz. Izan ere, bozka daitezkeen albisteak bidaltzen ditu jendeak, eta boto gehien dituzten albisteak azalera pasatzen dira. Webgune hau Digg.com ideia berean oinarrituta dago, funtzio berdintsua duen ingelesezko ataria, baina kontzeptu propioak garatzen joan da. Bestalde, Meneame.net eta Digg.com webguneetan oinarritutako euskara hutsezko egitasmoa ere badugu: Zabaldu.com.