domingo, 23 de octubre de 2011

Manifestaldi jendetsua konponbideari bultzada bat emateko Bilbon

“Euskal Herriak konponbidea nahi du” lelopean 49.000 pertsona inguru elkartu dira Gernikako Akordioak deitutako protestan

Matixa OTEIZA

Bilbon mobilizazio indartsua eman da bake prozesuari eta normalizazio politikoari bultzada bat emateko. Gernikako akordioa sinatu zuten agente politiko, sozial eta sindikalek antolatutako deialdira 49.000 pertsona inguru hurbildu dira.

Manifestaldian zeuden milaka eta milaka herritarrek gogoak, irrika eta ilusioa erakutsi zuten “Euskal Herriak konponbidea nahi du” lelopean aurrera egin ahala. Bidearen hasieratik independentziaren eta euskal preso eta iheslarien aldeko oihuak zabaldu ziren ahotik ahora. Hitzordura ezker abertzaleko militanteak, Ea, Alternatiba eta Aralar-eko kideak, eta hainbat sindikatutako (LAB,CCOO, etab.) ordezkariak azaldu dira beste hainbat aurpegi ezagunen artean. Argi geratu da gero eta euskal herritar gehiagok gatazkaren konponbidea aldarrikatzen dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario