Urteko azkenengo jaiak izango dira San Faustoak eta bederatzi egun iraungo dute
Janire PEREZ
Durangon larunbat arratsaldeko ordu batetan eman zen txupinazoa, Basaurin, aldiz, igande goizeko bederatzietan. Biak bederatzi egunez egongo dira jaietan, urteko azkenak izango direnak.
Herrietako tabernak prest daude bilduko den jendetza hartzeko eta Durangon zein Basaurin hainbat ekitaldi, kontzertu eta lehiaketa egongo dira.
Basaurin urteetan egon den txupinazorik lasaiena izan da, langabezia dela eta protesta egiten zuen pankarta baten bat zegoelarik. Basauriar asko joan da baserritarrez jantzita txupinazoa ikustera.

No hay comentarios:
Publicar un comentario