martes, 20 de septiembre de 2011

Zubi eseki zaharberritu bat

Bere historian izan duen erreformarik garrantzitsuena jasan du Bizkaiko zubiak


Hamaika hilabetez aldamioz estalita egon ondoren, libre da jada Bizkaikozubia. Kolore aldaketa ez ezik, beste hainbat berrikuntza eta aldaketa jasan ditu zubiak. Denborak, hezetasunak eta gesalak bere egitura kaltetu dute eraiki zenetik eta Jose Antonio Dolara zubiaren harreman instituzionalen zuzendariaren arabera behar beharrezkoa zuen erreforma.

Orain dela 118 urte eraiki zen zubia Portugaleten eta Gerra Zibilean Getxoko errepublikar batzuek eztanda egin zutenetik ez zuen aldamiorik izan. 1.079.540 euro jarri ditu Sustapen Ministerioak eta beste 100.000 Bizkaiko Foru Aldundiak. Idom ingeniariari enkargatu zioten lana eta hauek kalteak bereizteko eskaner tridimentsionala egin ostean, zubia itsasadarrera lotzen zuten zutabeak guztiz kaltetuta zeudela ondorioztatu zuten. Horrez gain, burdinazko barrak hondatzen hasiak ziren, beraz, horiek ere aldatu beharra zegoen.

Nahiz eta begi bistan kolore aldaketa baino ez bereizi, aldaketa asko egin zaizkio zubiari. “Gauza eta pieza asko aldatu dira zubian, baina jendeak koloreari baino ez dio erreparatzen, deigarriena baita”, adierazten du Jose Antonio Dolarak.  Munduan bakarra den zubia denez, hainbat pieza berri egin behar izan dituzte berarentzat eta merkatuan dagoen onena erabili dela baieztatu du Dolarak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario