domingo, 18 de septiembre de 2011

Muskizko XXIX. nekazaritza eta abere azoka ehunka pertsona biltzekoa da igandean

Igor Eguren Ordiziako alkatea han izango da, aurtengo azokaren laguntzaile garrantzitsua izan baita Ordizia

Hainbat pertsona bilduko ditu Muskizko XXIX. nekazaritza eta abere azokak. Nerbioi inguruko baserritarrentzat egun garrantzitsua dena, San Juaneko landetan ospatuko da eta han izango dute aukera baserritarrek euren produktuak salmentan jartzeko.

Dendatxoak utzi dizkio Ordiziako udalak herri bizkaitarrari, eta berari esker 20.000 euro aurreztu ditu Muskizek. Beraz, Muskizen izango da Ordiziako alkatea den Igor Eguren.

Fruta, barazki,ogi, eztia eta gaztak eskainiko ditu aurtengo azokak. Behiak, zaldiak eta ahuntzak ez ezik, gamelu, zebra eta llama animali exotikoak ere ikusi ahal izango dira. Txakolin eta beste zenbait lehiaketa ere egongo dira. Txakolin onenari urrezko domina emango diote eta zaldi lasterketa eta txakur erakustaldiak egongo dira.

 “Lehenengo sektorea indartzea du helburu feriak, baserritarrek beraiek ekoiztutako produktuak bitartekari gabe saldu ditzaten”, adierazten du Borja Liaño alkateak. Hala ere, azokak bertako herritarren interesa piztu eta egun alai bat pasatzera gonbidatzen du.

Sortu zenetik asko handitu omen da Muskizko azoka eta azkenengo urteetan Bizkaiko hainbat tokitatik joan da jendea eguna pasatzera Muskizera. Iñaki Lejarza zinegotziaren laguntzaz sortu zen azoka, aurten 150 erakusle bilduko ditu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario