viernes, 23 de septiembre de 2011

Nafarroa kalitatezko irakaskuntza publikoaren alde

Urriaren 22an manifestazioa egingo da Iruñean

Sindikatuek eta Nafarroako guraso asoziazioek eskola publikoaren aldeko manifestazioa konbokatu dute urriaren 22rako eta 2012an hezkuntzak murrizketa gehiago ez jasateko deia egin diote Gobernuari.
            Datorren urterako Gobernuak ezarriko dituen murrizketek irakaskuntza publikoaren kalitatea arriskuan jarriko dutela uste dute arloko hainbat eragilek. Hori ekiditeko “kalitatezko irakaskuntza publikoren aldeko martxa” antolatu dute, kalitatezko hezkuntza "jendarte osoarentzat ekitatearen eta gizarteratzearen bermea” dela azpimarratuz.
            Guraso elkarte eta sindikatuetako ordezkarien iritziz Gobernuak diru nahikoa badu, baina ez du hezkuntza publikoa hobetzeko erabili nahi. Espainian hezkuntzarako inbertsio publikoa oso baxua dela salatu dute ( BPGaren %4,5) beste herrialde batzuetan, aldiz, %5,5 edo %5,8koa delarik. Gainera, 2011an Nafarroan Hezkuntza gastuak %13an murriztu dira (50 milioi euro inguru) eta horrek hezkuntzaren kalitatea duela urte batzuk baina kaskarragoa izatea ekarri du.
Horregatik, Gobernuari murrizketa gehiagorik ez egiteko exijitu diote beraien seme-alabentzako “hezkuntzarik hoberena” nahi baitute, eta kalitatezko irakaskuntza publikoaren alde dagoen edonor murrizpen horien aurka mobilizatzeko deia egin dute, urriaren 27ko greba babestuz.
Informazio gehiago:
http://gerindabai.blogspot.com/2011/09/22-de-octubre-manifestacion-en-defensa.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario