sábado, 17 de septiembre de 2011

Mugaranzko tunela irekita



Belateko Tunela bi hilabetez itxita egon da kamioi baten suteak eragin zituen kalteak konpontzeko

Aste honetan Belateko Tunela (Nafarroa) berriro ireki dute bi hilabeteren ondoren. Denbora honetan konponketa lanetan ibili dira, Uztailaren 8an kamioi batek tunelaren barruan su hartu eta kalte larriak eragin baitzituen. Jada trafikoa bere normaltasunera itzuli da N-121-A errepidean.
Irekiera honek garrantzi handia izan du Baztan-Bidasoa inguruko biztanleentzat, egunean milaka pertsonek  igarotzen baitute tunel hori lana edo erosketak direla medio. Baina inguruko populazioaz gain, batez ere Espainiatik eta atzerritik datozen kamioiek Frantziako mugara heltzeko bide hori erabiltzen dute, Iruñea (Nafarroa) Irunekin (Gipuzkoa) lotzen baitu. Errepide hau Espainiatik Frantziara heltzeko errepide erabiliena da estatuan. Estatistikek diotenez, egunean 10.000 pertsona inguru igarotzen dira Belateko tuneletik eta haietatik 2.300 baino gehiago kamioiak dira.
Konponketa lanek iraun duten bitartean ibilgailu guztiak Belateko portutik desbideratuak izan dira. Errepide hori Belateko tunela egin aurretik erabiltzen zen eta bide berria baina askoz ere luzeagoa da, kurba gehiago ditu eta desnibel handiagoa du. Arrazoi horiengatik, bi hilabete hauetan ibilgailuek ibilbide deserosoago bat egin behar izan dute, baina hemendik aurrera bidaiari guztiek Belateko tunela igaro ahal izango dute, duela bi hilabete bezala. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario