domingo, 25 de septiembre de 2011

Mendizale bizkaitar baten gorpua erreskatatu dute Huescako Pirinioetan

Peña Foratata tontorra igotzen ari zela erori eta hil egin zen mungiarra
Guardia Zibilak Mungiako 31 urteko gizonezko baten gorpua erreskatatu zuen atzo Aragoiko pirininioetan. Peña Foratata tontorra igotzen ari zela erori eta hil egin zen, pirinioetako Sallent de Gallego herriko lurretan, Huescako probintzian (Espainia).
Huescako Gobernuko azpi-delegazioak azaldu duenez, senideek haren falta somatu eta abisua eman zuten. Guardia Zibileko espezialistek ostiralean ekin zien bilatze lanei. Hasieran mendizalearen autoa aurkitu zuten Formigaleko neguko estazioko urbanizazio batean aparkatuta. Ordu bete beranduago hildakoaren gorpua topatu zuten tontorraren mendebaldeko aldean, gailurretik ehun bat metroko distantziara. Gorpua etzanda zegoen “dekubito-supino” delako egoeran, erorketa baten ondorioz. Larunbatean erreskatatzea lortu zuten, garabide sistema bati esker. Hildakoa R.B.O. da, gizonezkoa, Laukariz-Mungiako bizilaguna (Bizkaia).

No hay comentarios:

Publicar un comentario