domingo, 25 de septiembre de 2011

Hurrengo udan Bilbo-Miami ibilbidea egongo den azaroan erabakiko da

Euskal aireportua promozionatzeko bilduko dira Florida estatuko ordezkariak, Bilboko Merkataritza Ganbera eta Bilbao Air-ko arduradunak

Azaroko lehengo astean biltzeko dira Florida eta Bilboko ordezkariak Estatu Batuetako ordezkaritza batean, eta bertan erabakiko dute Euskaditik aterako den lehen ozeanoz handiko hegaldi erregularra egingo den. Bi herrialdeetako turismoa sustatzea eta Bilbok eskaintzen dituen  hainbat zerbitzu eskaintzea da konexio berri honen helburua.

Orain dela bi urte sortu zen ideia eta ordutik ari da Bilbao Air euskal aireportua sustatzen duen sozietatea harremanetan Floridako estatuarekin. Jon Gangoiti Bilbao Air-eko zuzendari gerenteak adierazi duen arabera, hurrengo udan Bilbo-Miami ibilbidea egingo bada, azaroan egingo den bilkura horretan erabaki beharko da, izan ere, bi hirien arteko ibilbidea promozionatzen hasi beharko da Gabonen ostean.
Latinoamerikako turismoa erakarri nahi  du ibilbideak bereziki. Hala ere, Bilbon interesatuta ere badaude Amerikako Estatu Batuak, Europako beste zenbait tokiekin kontaktuan jartzeko.
Oinarrizko elementu batzuk erabakitzeko geratzen zaizkie oraindik Miamiko aireportuko ordezkariei, Euskadi zein touroperadoreak bultzatuko duen ez baitago argi eta konexiorako zein hegazkin mota erabiliko den ez baitakite ziur. Bilbao Air-eko Jon Gangoitik, aldiz, argi dauka zein hegazkin mota erabili daitekeen. “ Hegazkin txikia da komenigarriena, lur hartzea eta aireratzea errazagoa izateko ez ezik,  hegazkina ahalik eta hoberen betetzeko”, azaldu du zuzendariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario