sábado, 17 de septiembre de 2011

Errekaldeko bizilagunek Kukutza gaztetxea lekuz aldatzeko Udalaren proposamena ukatu dute


Ertzaintzak Gaztetxea husteko agindua jaso du aste honetan
Bilboko Errekaldeko auzo elkarteko kideak Barkala  Bilboko Hirigintza zinegotziarekin bildu ziren atzo, eta udaletxetik Gaztetxea lekuz aldatzeko egin dieten proposamenari ezezkoa eman diote. Igor Ahedo bizilagunen bozeramailearen hitzetan “ez dago gaur egungo eraikina ez den beste aukerarik”.
 Bizilagunek alokairu bat ordaintzea eskatu diote udalari, baina bi aldeak akordioren batera iristea zaila izango dela dirudi. Cabisa enpresarena da gaur egun Kukutza Gaztetxea dagoen eraikina eta orain Gaztetxea eraitsi nahi du bertan etxebizitzak eraikitzeko. Barkalak esan du Udalaren esku hartzea amaitu dela, eraikinak jabetza pribatua duelako. Hainbat gazte Bilboko udaletxean sartu ziren asteazkenean Iñaki Azkunarekin elkartzeko asmoz. Alkateak gazteei bilera ukatu zien.
Kukutza Gaztetxeak 13 urte daramatza Bilboko Errekalde auzoan, eta denbora guzti honetan kultur gune garrantzi bilakatu da, Euskal Herri mailan ere. Gainera Errekalde auzoaren berpiztean garrantzi handia izan du. Zenbait jendek gaua pasa du gaztetxean aste honetan zehar, eta Zea Mays eta Anje Dhualderen kontzertuak izan dira elkartasun keinu moduan. Manifestazioa eta lipdub-a bezalako bestelako saiakerak ere egin dira Kukutzari babesa emate aldera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario