domingo, 25 de septiembre de 2011

Isaki Lacuestaren “Los pasos dobles” urrezko maskorraren irabazle

Filippos Tsitosek jaso du zuzendari onenaren saria, Antonis Kafetzopulosek aktore onenarena eta Kore-edak gidoi onenarena

Oso apustu ausarta egin du film honekin Isaki Lacuesta zinemagileak, baina ezustekoa izan arren, etxera eraman du Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioko sari nagusia “Los pasos dobles” filmarekin.

Aurten ez zegoen faborito garbirik, baina epaimahaiak harrituta utzi du publikoaren zati handi bat, Lacuestaren filma ez baitzegoen faboritoen artean. Film hau Afrikan grabatu zuten eta jasan dituen kritika guztiez gain, bertako paisaiak eta jendeak lagundurik, momentu magikoak transmititzea lortu du Lacuestak.

Txalo artean Frances McDormand epaimahaiburuaren eskutik jaso zuen Urrezko Maskorra saritu nagusiak eta Kore-eda, Urbizu, Zambrano, Ripstein edo Davisen bezalako artisten ondoan lan egitea “luxu izugarria” izan dela aipatu zuen. Hala ere, aipatutako zuzendariek ez zuten sari potolorik jaso. Filippos Tsitos eta Antonis Kafetzopulos greziarrek eraman zituzten sari nagusietako bi, eta gaur egun Grezian zinema egitea zaila izan arren, dena posiblea dela erakutsi diote munduari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario