viernes, 16 de septiembre de 2011

Emakume bat hil da Hondarribiko alardean gertatutako ezbehar baten ondorioz


Kosta konpainiako kide batek bere burua aurkeztu du Irungo Ertzain etxean
Emakume bat hil zen pasa den irailaren 10ean Donostiako ospitalean, bi egunez koman egon ondoren. Ertzaintzak gizonezko bat inputatu du, Zuloaga kalean desfilatzen zegoela airera egindako tiro baten ondorioz 65 urteko emakumeari lesio larria eragitea egotzita.
Ertzaintzaren lehen hipotesiaren arabera, airera eginiko tiro baten kartutxoaren zati batek jo zuek emakumea. Beste hipotesi baten arabera tiroen zaratak izutu zuen andrea, alardea balkoitik ikusten ari zenean. Edonola ere, lurrera erori eta buruan kolpe handia hartu zuen emakumeak. Senide batek anbulantziara deitu eta Donostiako hospitalera eraman zuten. Bertan egon zen hil zen arte.
Ertzaintzak jakinarazi duenez alarde tradizionaleko hainbat kidek tiroak egin zituzten airera ezbeharra gertatutako kale horretan. Alardean deskargak egiteko leku jakinak daude, eta ibilbidearen gainontzekoan tiro egitea debekatzen zaie parte hartzaileei, segurtasun arrazoiak direla eta.
Hondarribiko Udaleko bozeramaileen batzordeak senitartekoei elkartasuna adierazteko  hainbat keinu izan ditu: udaletxeko banderak kentzea, pilota partiduan isilunea egitea eta su festa bertan behera uztea besteak beste. Gainera txosnen batzordeak irailaren 10ean senitartekoei zuzendutako gutun bat irakurri zuen, Ken Zazpi eta Koma taldeen kontzertuen aurretik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario