domingo, 18 de septiembre de 2011

Donostiako 59. Zinemaldia

Zuzendariek egindako lanez gain, aurtengo edizioan zinema ikasleen hamahiru lan erakutsiko dira
Irailaren 21etik 23ra Donostiako Zinemaldian Zinema ikasleen X. topaketak egingo dituzte. Topaketa horietan 134 lanen artean hautatutako hamahiru film labur proiektatuko dira.
            Film labur hauek hamar herrialde desberdinetako jatorria dute eta hain zuzen ere, topaketa hauen helburua mundu osoko zinema ikasleen lanak ezagutzera ematea da. Aipatutako topaketa horietarako 25 herrialdetako 56 eskolatako lanak aurkeztu dira, baina aurten Polinia, Erresuma Batua, Maroko, Espainia, Alemania, Israel, Kolombia, Italia, Argentina eta Herbeeretako filmak ikusi ahal izango ditugu.
             Aurten “Intruders” deituriko film fantastikoak irekiko du Donostiako Zinemaldia. Juan Carlos Fresnadillo espainiarrak zuzendutako film honetan Pilar Lopez de Ayala, Daniel Bruhl edo Clive Owen bezalako aktoreak ikusiko ditugu, eta Nicolas Casariego idazlearen gidoi aberatsez gozatu ahal izango dugu.
            Hala ere, aipatutako filmaz gain besta hainbat eta hainbat zuzendariren lanak egonen dira Donostian ikusgai, hala nola, Asier Altunaren “Bertsolari”, Steve McQueen-en “Amen”, Wim Wenders-en  “Pina”, Gotzon Elorzaren “Elburua Gernika” edo Sandra Sánchez-en “Tralas luces”. Osotara, 245 bat film ikusi ahal izango ditugu egun hauetan zehar eta horietako askok sari desberdinak jasotzeko aukera izango dute Sail Ofizialeko Sariez gain, adibidez: Euskaltel Gaztearen Saria, Serbitzu Zinemira Saria edo Publikoaren Saria.

Azken berriak:
http://www.argia.com/zinemaldia-2011/
http://kartelartean.blogspot.com/2011/05/donostiako-zinemaldia-2011.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario