martes, 29 de noviembre de 2011

"Tortura Euskal Herrian" dokumentala kaleratu du TATek

Lana larunbatean aurkeztuko da Bilboko Bilborock aretoan

Matixa OTEIZA

TAT Torturaren Aurkako Taldeak larunbatean Tortura Euskal Herrian dokumentala aurkeztuko du publikoki Bilbon. Bilborock aretoan izango da emanaldia goizeko 11:30ean, eta aurrerapena sarean jarri dute.

Dokumentalean polizien tratu txarrak jasan dituzten hainbat atxilotu agertzen dira, haien artean  Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto. Hauek guardia zibilak atxolotu zituen 2008an eta "Garzonen protokoloa" aplikatu zitzaien.

Beraien errelatoa oiarritzat hartuta, TATek dokumental bat egin du Bertan hainbat elkarrizketa agertuko dira, torturaren errealitatea ikuspegi desberdinetik aztertzen dutenak. Lana gaztelaniaz eginda dago, baina azpitituluak euskeraz eta frantsesez jarri dituzte.




Negurako ostatua ireki du Bilbok

Non geratu ez daukatenentzat zuzenduta dago eta Mazarredo 
zumardian kokatzen da aterpetxea

Janire PEREZ


Bilboko udalak, Area de Acción Social-ekin batera negurako aterpetxea irekidu Mazarredon, ostatua ez daukatenek negua txarto pasatu ez dezaten. Etortzear dagoen urtaroko baldintza meteorologikoei ahalik eta ondoen aurre egin diezaieten nahi dute eta horretarako, 50 plaza dituen aterpetxea jarri dute behar gehien dituzten eskura. Eguraldiko baldintzak bereziki gogorrak izatekotan, aterpetxearen plazen kopurua bikoiztu egingo da.


Neguko aterpetxearen kudeaketaz Bizitegi elkartea arduratuko da. Hurrengo bi urteetan arituko da elkarteak gestio lanetan, lehiaketa publiko baten ondorioz irabazi baitu zeregina.


Neguko hotzak non geratu ez daukaten pertsonengan duen talka murriztu nahi du udalak eta horrez gain, profesional eta hezitzaile sozialekin izan dezaketen harremana sustatu eta hobetu nahi du, informazioa eta aholkularitza emanez.




Mintzodromoa antolatu dute Gasteizen

Gasteizko 500 bat euskaldunek parte hartu dute ekitaldian
Unai OIARTZUN
Bai Euskarari Ziurtagiriak mintzodromoa antolatu zuen atzo Gasteizen, Udalaren eta Arabako Foru aldundiaren laguntzarekin. Euskaraz aritzeko gune berezia izan zen, Abenduaren 3ko Euskararen Nazioaretko Egunaren ospakizuna dela eta antolatutakoa.
Foru plazan karpa bat ezarri zuten, eta egun osoan zehar gai ezberdinetaz iritziak elkartrukatzeko aukera izan zen. Goizeko hamarretan zabaldu zen karpa, eta iluntzeko zazpiak arte egon zen zabalik. Parte hartzaileak taldeka elkartu ziren euskaraz hitz egiteko.
Gasteizko lehenengo mintzodromoak adin ezberdinetako jendea erakarri zuen, eta gehienak oso gustora agertu ziren bai esperientziarekin baita haren inguruan sortutako giroarekin. Ekimenaren helburua, euskara bizitzako esparru guztietara zabaltzea da.
http://www.berria.info/albisteak/57777/gasteizko_lehen_mintzodromoa.htm

domingo, 27 de noviembre de 2011

Lopezek presoak hurbiltzeko eskatuko dio Raxoiri

Ezker abertzaleak "barkamena" eskatu beharko duela adierazi du Lopezek

Matixa OTEIZA

Patxi Lopez Lehendakariak jakinarazi duenez, laster Mariano Raxoi datorren Estatuko presidentearekin bilduko da eta espetxe politika aldatzeko eskatuko dio.

     Lopezen ustez ETAren biolentzia armatuaren amaierarekin, "terrorismoaren ziklo luzea lurperatzeko" eta presoen egoera aldatzeko garaia iritsi da. Presoak beraien bizilekutik hurbil dauden espetxeetara hurbiltzea eta behar denei etxera eramatea dira "legea gainditu gabe" eman daitezkeen lehen aldaketak.

       Hala ere, lehendakariak adierazi du "aldaketa lortu nahi duenak eragindako oinazea onartu beharko duela". Hau da, ezker abertzaleak barkamena eskatu beharko duela. Izan ere, bere hitzetan "gizartean ETAk egindakoa ez dagoela gaizki edo zerbaitetarako balio izan dueneko ideia geldituko balitz, hurrengo urteetan indarkeria berriro erabili nahiko duten talde terroristak sortu daitezke".

sábado, 26 de noviembre de 2011

Inbertsioetan %54 murriztu du Ondarroak

10.2 milioiko kontua onetsi du udalak 2012rako baina, EAJ ren ustez, ez da nahikoa behar izango behar izango diren guztiak gain hartzen ez dituelako

Janire PEREZ

Ondarroako kontuek murrizpen handia jazoko dute datorren urtean. 10.264.700 euroko aurrekontua izanda, 2012an %9.26ko jaitsiera izango dute. Murrizketak izango dira arlo askotan eta obra handirik ez da egingo udalerrian.

Argia Ituarte alkateak adierazi du herriak dituen beharrak asetuko direla baina ez dela inbertsio handirik egingo. Gas eta zuntz optikoa herriko alde zaharreko zenbait kaleetan ipintzea izango da kontuan hartu den infraestrukturarik garrantzitsuena.

Kontuak Bilduren 9 kideek onartu zituzten baina EAJkoek, ordea, horren kontran jarri ziren. Alderdi jeltzaleko 4 kideen ustez, aurrekontu horiek ez dute behar diren infraestruktura eta zerbitzu guztiak gain hartuko eta arazo larrienak ez ditu babestuko.

Etxebizitza, aparkalekuak eta poligono industrialak oso garrantzitsuak diren arazoak dira herrian eta jeltzaleek diotenaren arabera, ez da euro bakar bat ere aurreikusi.  

Informazio osagarria aurki dezakezu hurrengo web orrialdean: http://www.deia.com/2011/11/26/bizkaia/costa/ondarroa-reduce-un-54-sus-inversiones?utm_source=dlvr.it&utm_medium=twitter&utm_campaign=noticiasbizkaia







viernes, 25 de noviembre de 2011

Sastatuta hil da gizon bat Portugaleten

Erailda txinatarra zen eta Portugaleteko alkateak esan duenez, garbiketa kontua izan liteke
Janire PEREZ

Portugaleten sastatuta hil da berrogeita zazpiko gizon txinatar bat. Goizaldean gertatu da ezbeharra, 01:00 inguruan, Portugaleteko Abaro kalean. Ertzainak hildakoaren etxean zeuden lau pertsona atxilotu ditu ustezko egileak direlakoan. Hala ere, Santurtziko portuaren inguruan beste gizon bat atxilotu du euskal poliziak, hilketaren ustezko egiletzat.


Anbulantzian bertan hil zen biktima. Etxebizitzan odol arrastoak zituen labana aurkitu du Ertzaintzak eta baliteke laban hori homizidioa gauzatzeko arma izatea.

Portugaleteko alkatea den Mikel Torresek gertatutako kontu-garbiketa bat izan zitekeela adierazi du, izan ere, Txinatar-elkarteak oso lasaiak dira eta ez dituzte bizikidetza arazoak sortzen.


Homizidioan inplikatutako guztiak txinatarrak ziren, ustezko egileak eta hildakoa barne.

jueves, 24 de noviembre de 2011

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideak jo dituztela egotzita

Udaltzainei indarrez aurre egiten ere saiatu zen bietariko bat
Gasteizko udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu, bikotekideak jo dituztela egotzita. Lehenengoa, 49 urtekoa, atzo atxilotu zuten 20.40 aldera, Gasteizko Olagilen kalean. Udaltzainek azaldu zutenez, eurak jotzen ere saiatu zen. Ordubete geroago bigarrena atzeman zuten, 25 urtekoa. Honek neska-laguna kalean erasotu omen zuen.
Berriak albiste honen berri eman du bere twiterreko profilean, duela hiru ordu inguru. Ondorengo titularra ipini dute: Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideak jo dituztelakoan.