martes, 29 de noviembre de 2011

Negurako ostatua ireki du Bilbok

Non geratu ez daukatenentzat zuzenduta dago eta Mazarredo 
zumardian kokatzen da aterpetxea

Janire PEREZ


Bilboko udalak, Area de Acción Social-ekin batera negurako aterpetxea irekidu Mazarredon, ostatua ez daukatenek negua txarto pasatu ez dezaten. Etortzear dagoen urtaroko baldintza meteorologikoei ahalik eta ondoen aurre egin diezaieten nahi dute eta horretarako, 50 plaza dituen aterpetxea jarri dute behar gehien dituzten eskura. Eguraldiko baldintzak bereziki gogorrak izatekotan, aterpetxearen plazen kopurua bikoiztu egingo da.


Neguko aterpetxearen kudeaketaz Bizitegi elkartea arduratuko da. Hurrengo bi urteetan arituko da elkarteak gestio lanetan, lehiaketa publiko baten ondorioz irabazi baitu zeregina.


Neguko hotzak non geratu ez daukaten pertsonengan duen talka murriztu nahi du udalak eta horrez gain, profesional eta hezitzaile sozialekin izan dezaketen harremana sustatu eta hobetu nahi du, informazioa eta aholkularitza emanez.




No hay comentarios:

Publicar un comentario