domingo, 27 de noviembre de 2011

Lopezek presoak hurbiltzeko eskatuko dio Raxoiri

Ezker abertzaleak "barkamena" eskatu beharko duela adierazi du Lopezek

Matixa OTEIZA

Patxi Lopez Lehendakariak jakinarazi duenez, laster Mariano Raxoi datorren Estatuko presidentearekin bilduko da eta espetxe politika aldatzeko eskatuko dio.

     Lopezen ustez ETAren biolentzia armatuaren amaierarekin, "terrorismoaren ziklo luzea lurperatzeko" eta presoen egoera aldatzeko garaia iritsi da. Presoak beraien bizilekutik hurbil dauden espetxeetara hurbiltzea eta behar denei etxera eramatea dira "legea gainditu gabe" eman daitezkeen lehen aldaketak.

       Hala ere, lehendakariak adierazi du "aldaketa lortu nahi duenak eragindako oinazea onartu beharko duela". Hau da, ezker abertzaleak barkamena eskatu beharko duela. Izan ere, bere hitzetan "gizartean ETAk egindakoa ez dagoela gaizki edo zerbaitetarako balio izan dueneko ideia geldituko balitz, hurrengo urteetan indarkeria berriro erabili nahiko duten talde terroristak sortu daitezke".

No hay comentarios:

Publicar un comentario