jueves, 8 de diciembre de 2011

Bere buruaz beste egin du Sestaoko gazte batek, bere amari eraso egin ostean

Zenbait zauri egin dizkio bere amari 23 urteko gazteak eta ondoren, leihotik bota da

Janire PEREZ
Bere buruaz beste egin du Sestaoko gazte batek. Amari zenbait zauri egin ostean, laugarren pisuko leihotik bota du bere burua. 23 urteko gazteak arazo psikologikoak zituen eta amari eraso dio laban batekin. Ertzaintzak jakinarazi duenez, amak zauri larriak ditu eta Gurutzetako Ospitalean dago.

Gertakizunak ostegunean gertatu dira, goizeko bederatziak aldera. Ertzaintza hara heldu eta gaztea hilda aurkitu du lurrean botata. Amak zauri larriak zituen eta, beraz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Sestaoko alkatea den Josu Bergarak adierazi duenez, han urgentziaz operatu dute, hiltzeko zorian baitzegoen. Medikuak esan duenaren arabera, solairuetako logeletara pasatuko dute laster.



miércoles, 7 de diciembre de 2011

Tuterako Osborne zezena “Independentzia” hizki handiz margotu du Independentistak sareak

Espainiako konstituzioaren egunean burutu dute ekintza
Unai OIARTZUN
Independentistak sareak “Independentzia” hizki handiz margotu du Tutera eta Argetasen arteko Osborne zezena. “Euskal Herriak pairatzen dituen inposaketa guztiak salatzeko” egin dute haien hitzetan, Espainiako konstituzioaren egunean.
Ikurrinak, Nafarroako banderak eta independentziaren aldekoak zabaldu eta bengala berdeak piztu dituzte. Gainera euskal gizarteari deia egin diote. Independentistak sarea: “Inoiz baino argiago ikusten dugu gaur egun independentzia dela aukerarik onena Euskal Herriarendako. Sentsibilizazioa zabalduz eta aktibismoa zein mobilizazioaren bidez lortuko dugu”.
Erriberakoa ez da sarearen ekintza bakarra izan. Durangoko azokan ekintza kulturala egin dute, eta ondoren kalejira herriko kaleetan zehar.

http://www.berria.info/albisteak/58027/tuterako_osborne_zezena_independentista.htm

http://m.meneame.net/story/independentistak-lleva-cabo-accion-verde-toro-osborne

martes, 6 de diciembre de 2011

Hurrengo udan ireki nahi dute Gernikako ospitalea

70.000 bizkaitar hartzeko prest egon egongo da ospitale berria eta Galdakaoko ospitalea lagunduko du

Janire PEREZ

Gernikan eraikitzen bukatzear dauden ospitale berria hurrengo urteko udanireki nahi dute. 70.000 lagun hartzeko prest egongo da busturialdeko ospitalea. Hainbat arazok oztopatu dute ospitale berriaren irekitzea, izan ere, bosturteko atzeraldia daramatzate eraikitze lanek.

Eraikina bukatuta dago dagoeneko. Azken ukituak ematen ari dizkiote eta elektrizitateko sistema teknikoa eta gasaren azken frogak egin behar dituzte. Geratzen diren lantxoen zain dabil Osakidetza, ospitale berrira beharrezko den ekipamendu medikoa sartzeko.

Espezialitate guztien %95az arduratuko da ospitale berria, onkologia, kirurgia baskularra eta beste batzuez izan ezik.




Arabako Errioxako herritarrak Logroñoko ospitalean artatuko dituzte

Bihar sinatuko dute akordioa Eusko Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak
Unai OIARTZUN
Behin-behineko akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak osasunaren inguruan. Abenduaren 15etik aurrera, Arabako Errioxako herritarrak artatzen hasiko dira berriro ere Logroñoko ospitalean. Akordioa bihar sinatuko dute, eta hiru hilabeteko epea jarri dute behi-betikoa lortzeko.
Azken hitzarmen honen bidez, Arabako Errioxako 10.000 herritar hartatuko dituzte Logroñoko ospitalean. Lehen ere horrela egiten zen, hurbiltasun kontuagatik. Baina duela hiru hilabete bi gobernuen arteko desadostasunak sortu ziren, eta Errioxako hiriburuko ospitaleak euskal herritarrak hartzeari utzi zion.
                                       Oiongo osasun zentroa.

sábado, 3 de diciembre de 2011

2012ko Sol publizitate jaialdia Bilbon egingo da

Bilbo eta bere inguruarentzat ospakizun hau garrantzitsua izango dela dio Bizkaiako diputatu nagusiak

Matixa OTEIZA

Sol Iberoamerikako Publizitate jaialdia Bilbon ospatuko da 2012tik 2016ra. 25 urtez Donostian ospatu izan da, baina diru arazoak direla medio egoitzaz aldatzea erabaki dute. Hainbat hiri izan dira hautagai, baina Bilbo hautatu dute guztien artean.

     Guggenheim Museoa, Euskalduna jauregia, Alhondiga eta Bilbo Arena pabiloia izango dira jaialdiko egoitzak. Datorren 2012ko edizioa maiatzaren 31tik ekainaren 2ra egingo da eta Bizkaiako diputatu orokorra den Jose Luis Bilbaok dioenez, "hiria eta bere inguruarentzat gertaera garrantzitsua eta interesgarria izango da".


jueves, 1 de diciembre de 2011

Bilboko La Casilla izotzezko pista izango da aurtengo gabonetan

“La Casilla Iceland” deituko da eta 900 metro karratu izango ditu irristatze pista berria

Janire PEREZ

La Casilla Iceland izotzezko irristatze pista berria zabalduko du Bilboko Udalak aurtengo gabonetan. 900 metro karratuko pista izango da eta abenduko 3tik urtarrilaren 15erarte egongo da irekita.

Aurreko izotz pista baino 300 metro karratu izango ditu La Casilla Iceland-ek. Horrez gain, metro bateko hesia izango du pista bera babesteko. Irristatzaile profesionalak diren begiraleak han egongo dira, patinatzaileek izan dezaketen edozein duda edo behar erantzuteko.

Irristatze pista zabalik egongo da astegunetan 10:00tik 14:00etara eta 16:00tik 22:00etara. Ostiral eta larunbatetan, aldiz, goizeko ordu batetan itxiko dute.

Tarifei dagokienez, haur harpidedunentzat 2.5€tan salduko da sarrera eta 3.5€tan harpidetuak ez daudenentzat. Heldu ez harpidetuak 4.5€ren truke lortu ahal izango dute sarrera.




13 urteko mutila aurkitu dute hilda Donostian

Bere buruaz beste egin duela uste du Herrizaingo sailak
Unai OIARTZUN
13 urteko mutil bat hilda aurkitu dute gaur goizean Donostiako Antigua auzoan. Logroño kaleko 5.zenbakiko bere etxean aurkitu dute, alboan odoldutako labana zeukalarik. Ertzaintzaren talde zientifikoko kideak heriotza aztertzen ari dira.
Herrizaingo sailak azaldu duenez, hildakoaren gurasoak bereizketa tramiteetan daude. Ama etxean dago, eta Ertzaintza aitaren bila dabil. Bikoteak beste hiru seme-alaba ditu, eta gorpua aurkitu dutenean, hiruak eskolan zeuden. Badaezpada, Ertzaintzak bertatik atera ditu.
Gaur arratsaldean Ertzaintzak baieztatu du suizidioaren aukera ari dela indarra hartzen.