Mostrando entradas con la etiqueta Santurtzi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Santurtzi. Mostrar todas las entradas

jueves, 17 de noviembre de 2011

Santurtziko Udalak euskararen alde egiten du

Euskararen erabilpena bultzatzeko hainbat ariketa prestatu ditu udalak abenduaren 3ra arte

Janire PEREZ

Euskararen Nazioarteko eguna gertu dagoenez, Santurtzik hainbat ariketa eta solasaldi prestatu ditu euskara bultzatzeko. Bi astez egongo da herri arrantzalea programan murgildurik. Ikasi, erosi, jolastu, hitz egin etab. euskaraz egitea nahi da Santurtzin eta horretarako udalak kultur ariketen alde egin du.


Laugarren urtea da dagoeneko Udazkena Euskaraz programa burutzen dutela. Antzerkiak, hitzaldiak, solasaldiak, puzgarriak, berbenak eta herri kirolak egongo dira Santurtzin. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) orain dela hiru urte jarri zen martxan eta Danel Bringas Kultura eta Euskara udal zinegotziak adierazi duenez, santurtziarrei euskaraz aritzeko eta ikasteko aukera eman nahi zaie.


Bertsolaritza Saioa ere badago programan, Gu ere bertsotan. Lehen Hezkuntzako hainbat ikasle bertsolarien azalean egongo dira eta haiek izango dira bertsotan arituko direnak oraingoan.







sábado, 17 de septiembre de 2011

Toulouseko Occitania jaialdian parte hartuko du Santurtziko konpartsak

Jaialdian leku askotako taldeak bilduko dira eta, Santurtzik bere herriaren zatitxo bat aurkeztuko du Toulousen erraldoi eta buruhandien bitartez
Frantziara joatera gonbidatu zuten Santurtziko Mendi Alde dantza taldea Karmengo jaietan eta hurrengo larunbatean han izango da taldea, Santurtziren ordezkari. Estatuaren mugetatik at doan lehengo aldia da talde euskaldunarentzat eta Mundi Flores taldeko presidenteak oso pozik daudela eta taldearentzat ohore bat dela adierazi du.
Goizeko zapietan abian jarriko dira santurtziarrak eta sei ordutan han egongo dira. Buruhandi eta erraldoiak garraiatu ditu hamazortzi metrotako zirgariak, taldeko 24 kideek, aldiz, autobusez bidaiatuko dute.
Larunbateko arratsaldeko bostetan Toulouseko kaleetan kalejira hasteko asmoa du Mendi Aldek eta horretarako herri arrantzalean tradizionalak diren Arrantzalea, Sardinera, Minero eta Lavandera erraldoiak paseatuko dituzte. 2005ean berreskuratutako Don Elías, Currito eta sardinerak, Sotera eta Bella Charo ere arituko dira dantzan. “Ikusiko direnak asko harrituko dute publikoa, batez ere arrantzale eta sardinera erraldoiak oso koloretsuak baitira”, aitortu du Mundi Floresek, eta Bizkaitik atera diren bakoitzean bertako figurak oso atseginak suertatu direla adierazi du.
Dantzan aritzeaz gain, taldeak Santurtziko turismoa bultzatu nahi du eta horretarako herrialdeko dosierrak eramango ditu gazteleraz eta ,ahal izatekotan, frantsesez.